Bizkaiko Foru Aldundiak astelehen honetan, abenduak 19, entregatu egin ditu Esta historia la escribes tú/Jarraitzeko prest? Orain zure txanda da lelopean ospatu egin den Bizkaidatz literatur lehiaketaren hamalaugarren edizioko sariak. Ekitaldia Foru Liburutegian egin da, eta bertan Begoña de Ibarra Kultura zuzendari nagusia izan da buru.
Euskarazko modalitatean epaimahaikideak Gotzone Butrón, Idoia Barrondo eta Marta Goikoetxea izan dira eta Ivan Poyato del Ríori eman diote lehen saria "Hegan" obragatik; Iraitz Legarra Basterrecheari bigarren sarioa eman diote "Sarajevo zainetan" obragatik; eta, azkenik, , Eneritz Leniz Larrabasterek hirugarren saria jaso du "Nire Sarajevo!" obragatik.
Era berean, gaztelaniazko modalitatean Mikel Alvira, Elena Sierra eta David Tijero izan dira epaimahaikideak. Kasu honetan lehen saria María Pilar López Vallejorentzat izan da, " Los imperfectos" lanagatik; bigarren saria Javier Peñalba Hernándezrentzat izan da "Los imperfectos", obrarekin eta, azkenik, Ander Garaizabal Martínezi eman diote hirugarren saria, "Los redimidos" obragatik.
Bi modalitateetan lehen sariak 2.000 euro eta egiaztapen-diploma ditu, bigarrenak 750 euro eta diploma, eta hirugarrenarentzat 250 euro eta egiaztagiria dago. Horrez gain, egun horretan kontakizun guztien argitalpen bateratua iragarriko dute.
Kontakizun jarraituak
Parte hartzaileek kontakizun bat idatzi behar zuten, gaur egungo beste idazle batzuek proposatutako bi istorioren (bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz) hastapenetatik abiatuta, betiere proposatutako kontakizunen hasierara, pertsonaietara eta planteatutako egoeretara egokituta. Hala, oraingo honetan, Gotzone Butronen "Nire Sarajevo" eta Mikel Alviraren "Los imperfectos" izan dira lehiaketaren hasierako testuak.
Bizkaiko Foru Aldundiak 2008an abian jarri zuen Bizkaidatz literatur lehiaketak bizkaitarren sorkuntza literarioa bultzatu eta sustatzen du. Horretarako, lehiaketan parte hartzen duten egileek egungo idazle batek proposatutako hasierari jarraipena eman behar diote, kontakizunaren hasierara, pertsonaietara eta hasiera horretan planteatzen diren egoeretara egokituko dena.