Araba

Borroka eta itxaropen istorioa

Gizartea
Borroka eta itxaropen istorioa

Istorio gogorra da, baina amaiera zoriontsua daukana. Borrokaren eta gainditzearen, itxaropenaren eta pertseberantziaren istoria. Duela sei urte albiste txarrenetako bat jaso zuen 45 urteko gasteiztar baten (Kiko Jiménez) istorioa da: bere giltzurruna itzaltzen ari zen eta, ondorioz, bere bizitza. Trasplantatu ondoren, duela gutxi irabazi du Gijonen egindako Transplantatuen Txapelketa Nazionala, joan den asteburuan, urrezko bi dominekin. Sari hau txirrindularitzaren espezialitatean irabazi du. "Sari nazionala irabazi ondoren, Europan eta mundu mailan parte hartzea da nire helburua; beraz, funtsezkoa izango litzateke laguntza. Beste helburu batzuk ere baditut: dohaintzaren gaia ikusaraztea eta jendeak dohaintzan ematen jarraitzea, eta erakustea kirolak asko lagun diezagukeela trasplantatuta gaudenoi. Beste ilusio handi bat ere badut: egunen batean Gasteizen Trasplantatuen jokoak egin ahal izatea", kontatzen du.

Francisco Javier Jímenez du izena, baina Kiko izenez ezagunagoa da. Gasteizen jaio zen duela 45 urte. 12 urte besterik ez zituela, gaixotasun genetiko bat diagnostikatu zioten; Alport-en sindromea. Giltzurrunei, entzumenari eta, batzuetan, ikusmenari eragiten dien gaixotasuna da. 2005ean, iragarritakoa bete zen: entzumena galdu zuen, baina audifonoekin konpondu zuen. 2015. urtean bere berririk txarrena eman zioten. Dialisiarekin hasi behar zuen, giltzurrunak huts egiten hasi zitzaizkiolako. Kiko Jiménezek bere bizitzako garairik gogorrena bezala gogoratzen du dialisiak iraun zuen urte eta erdi hura. Nekea eta ziurgabetasuna eguneroko osagai ziren bere bizitzan. "Nire bizitzako garai gogorra izan da. Askotan joan behar nuen ospitalera. Gainera, askotan ospitalean geratu behar nintzen ingresatuta, baina inoiz ez nuen amore eman", kontatzen du DIARIO DE NOTICIAS DE ÁLAVA egunkarian.

Garai horren ondoren, 2016ko abuztua iritsi zen. "Loteria tokatu zitzaidan", dio. Hilabete horretan Bilbon dagoen Gurutzetako ospitaletik deitu zioten, eta berarekin bateraggarria zen giltzurrun bat zegoela jakinarazi zioten. Eta horrela izan zen. Operazio arrakastatsua izan zen eta errekuperazioa ere bai. Gasteiztarrarentzat bizitza berri bat hasi zen orduan. "Berriro jaio nin-tzen. Orain askoz gehiago balora-tzen dut bizitza; bizitzako gauza txikienak. Ez ditut gauza asko behar zoriontsu izateko, osasuna eta osasuna nire familiarentzat", dio.

Bizitza berri horrekin bere bizi-tzari ere heldu zion eta berarentzat gaur egun kirola baino zerbait gehiago dena ezagutu zuen, txirrindularitza. "Nire bizi-filosofia da, nire pasioa", dio berak. Ez zen erraza izan kirolarekin hastea. Hasieran gehiegi nekatzen zen, baina kirolean bilatu zuen larritasunetik irtetea. Bere familia aurrena, txirrindularitza gero, baina egunero kirol dosiekin. Kiko Jiménezek beti izan du emaztearen eta alabaren babesa eguneroko borrokan jarrai dezan. Horrela, bere familia bizikletazalearekin, bere pasioarekin hasi zen eta 2018an bere lehen erronkan parte hartu zuen: Madril-Segovian. Aldi berean, modu profesionalagoan entrenatzen eta txirrindularitzari denbora eskaintzen ere hasi zen. Izan ere, bizikletan gero eta gehiago ibili, gero eta gehiago kontura-tzen zen kirolak bere bizitzan zer ekartzen zuen. "Gero eta hobeto sentitzen hasi nintzen fisikoki. Ez da erraza izan pertsona transplantatua izanda entrenatzea, baina ez nuen amore eman nahi. Bizitza osasuntsua egin nahi nuen, mimo hori eman niretzat. Ondo elikatzea, kirola egitea, zaintzea. Eta azkenean konturatu naiz izugarri gustatzen zaidan bizimodua dela, eta gustatuko litzaidakeela nire istorioarekin antzeko egoeran dauden pertsonei laguntzea, borroka egin dezaten", azaldu du. Astean 12 ordu inguru entrenatzen ditu bizikletarekin, errepidez edo mendiz. Ez dago aurre egiten zaion erronkarik, eta ahalegin, mimo eta iraunkortasun handia jartzen du kirol honetan osasuna zaintzen jarraitzeko. "Horrela bizitzea aukera handia izan da nire-tzat, ebakuntza egiteak bizitza itzuli dit. Eta ez dut aukera hau alferrik galtzeko asmorik", dio.

Aurten nabarmen hazi dira bere proiektuak. Espainiako Kirola eta Transplantea elkartean eman zuen izena. Elkarte honetan transplanteetarako joko nazionalak antola-tzen dira eta Kike Jiménezek izena ematea erabaki zuen. "Duela gutxi amaitu ditut Trasplantatuen Joko Nazionalak, Gijonen ospatu zirenak apirilaren 28tik aaiatzaren 2ra arte. Txirrindularitzako bi espezialitateetan urrezko domina bana irabaziz, hasiera batean lortezina iruditzen zitzaidan zerbait, entrenamenduarekin eta amore eman gabe irabaztea lortu dut!", dio. Ilusio handiz gogoratzen du txapelketa eguna. Aurretik ahalegin handia egin eta lan handia egin arren, onartu du ez zuela irabazteko asmorik, eta ilusio handiz jaso zuen berria.

HURRENGO ERRONKAK Hemendik aurrera borrokak aurrera jarraitzen du. Kirolarekiko, bereziki txirrindularitzarekiko, sentitzen duen maitasuna ere handitu egiten ari da. "Ilusio asko ditut buruan, lan asko egiteko. Abuztuaren amaieran ospatzen diren Oxfordeko Europako txapelketetan parte hartu nahi nuke", dio. Gainera, datorren urteko apirilean Australian egingo diren mundu mailako txapelketak ere izango dira eta Kiko Jiménezek gustura hartuko luke parte. Hain zuzen, berak ahalegin guztia egingo du bertaratu eta amore ez emateko. Hala ere, aitortzen du diru-laguntza jaso-tzeko laguntza izatea gustatuko li-tzaiokeela, eta erakundeek ahalegin horri balioa ematea hurrengo edizioetan txapelketa horiek Gasteizen ere egin ahal izateko.

Ildo horretatik, itxaropen- eta animo-mezuak bidali nahi dizkie egoera delikatuan dauden familia guztiei, eta kirolean ere babesa bilatzera motibatzen lagundu nahi die. 

Xehetasunez

Gaixotasuna. Francisco Javier Jiménez du izena, baina Kiko izenez ezagunagoa da. Gasteizen jaio zen duela 45 urte. 12 urte besterik ez zituela, gaixotasun genetiko bat diagnostikatu zioten; Alport-en sindromea. Giltzurrunei, entzumenari eta, batzuetan, ikusmenari eragiten dien gaixotasuna da. 2005ean, iragarritakoa bete zen: entzumena galdu zuen, baina audifonoekin konpondu zuen. 2015. urtean bere berririk txarrena eman zioten. Dialisiarekin hasi behar zuen, giltzurrunak huts egiten hasi zitzaizkiolako. Kiko Jiménezek bere bizitzako garairik gogorrena bezala gogora-tzen du dialisiak iraun zuen urte eta erdi hura. Nekea eta ziurgabetasuna eguneroko osagai ziren bere bizitzan. "Nire bizi-tzako garai gogorra izan da. Askotan joan behar nuen ospitalera. Gainera, askotan ospitalean geratu behar nintzen ingresatuta, baina inoiz ez nuen amore eman", kontatu du egunkari honetan.

Ebakuntza. "Loteria tokatu zitzaidan", dio. Uda horretan horretan Bilbon dagoen Guru-tzetako ospitaletik deitu zioten, eta berarekin bateraggarria zen giltzurrun bat zegoela jakinarazi zioten. Eta horrela izan zen. Operazio arrakastatsua izan zen eta errekuperazioa ere bai. Gasteiztarrarentzat bizitza berri bat hasi zen orduan. "Berriro jaio nintzen. Orain askoz gehiago baloratzen dut bizitza; bizitzako gauza txikienak. Ez ditut gauza asko behar zoriontsu izateko, osasuna eta osasuna nire familiarentzat", kontatzen du Kiko Jiménez.

12/05/2022