Bizkaia

Bozkatu Bilboko 2023ko Aratusteen kartelaren alde

Seis carteles finalistas del concurso de Carnaval de Bilbao

“Danza de Disfraces coloridas”, “Don Diego Carnaval”, “Ikonoa”, “Sardinitas por aquí, Sardinitas por allá”, “Carnacalles” eta “B de Bilbao” dira Bilboko 2023ko Aratusteen kartel finalisten tituloak eta otsailaren 17tik 21era bitartean bozkatu daiteke haien alde.

Halaxe erabaki du epaimahaiak atzo egin duen bileran, eta epaimahai honetako kideak dira Itziar Urtasun, Jai Batzorde Mistoko presidentea eta Bilboko Udaleko Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako zinegotzia; Asier Abaunza eta Carlos David Garcia zinegotziak; Ioritz Varona, Bilboko Konpartsen ordezkaria, Esmeralda Hernando blogari eta dibulgatzailea, Aitor Arakistain, BilbaoArteko irudi digitalaren tailerreko maisua; Alicia Fernández, Rekalde Aretoko zuzendaria; Itsaso Jubeto, Txurdinagako Merkatarien Elkarteko ohorezko presidentea, eta Cristina Guezuraga, Sirope agentziako sorkuntza arloko zuzendaria.

Epaimahai hau arduratu da kartel finalistak aukeratzeaz, eta hemendik aurrera, herritarren botoak tarteko, kartel irabazlea hautatuko da. Bilboko Udalak murrizketarik gabe berreskuratu du urteko jairik alai eta informalena, rolak eta estereotipoak baztertu eta aniztasuna lehentsi duen deialdi berri baten bitartez.

Kartela egitean frogatutako kalitate teknikoa, lanaren originaltasuna eta aurkeztutako gaien aniztasuna dira aurkeztutako 125 karteletatik oraingo SEIAK aukeratzera bultzatu dituzten irizpide nagusiak.

EPEAK ETA BOKATZEKO SISTEMA

Kartel gogokoena aukeratzeko epea hasi da, eta urtarrilaren 23ra arte egongo da zabalik. Aurrez aurre bokatu ahal izango da, Barrainkua kalean kokatuta dagoen Abandoko Udaltegian, baita online ere, Udalaren webgunearen bitartez. Botoa emateko, nortasuna egiaztatzen duen agiriren bat aurkeztu beharko da: NANa, gidabaimena edo antzekoren bat.

Bilboko 2023ko Aratusteetako kartel irabazlea hautatzeko azken urratsean sistema bitarikoa baliatuko da, eta herritarren bozak ordezkaritza handiagoa izango du erabakia hartzeko orduan, azken erabakiaren % 66 adina. Gainerako % 33a epaimahairen botoei dagokie.

Bozketa bi eratara egin ahal izango da. Aurrez aurreko bozketa, Abandoko Barrutiko Udal Zentroan. Kartel finalistak ikusgai egongo dira aukeraketa amaitu arte, eta honako ordutegi hauetan parte hartu ahal izango da: 8:30etik 14.00etara eta 16:00etatik 21:30era, astelehenetik ostiralera. Online bozketa Bilboko Udalaren webgunearen bidez egingo da.

18/01/2023