Buscar
Actualidad

Bruselak baimendu du funtsen hirugarren ordainketa egitea

Espainiako pentsio-sistema erreformatzearen baldintzapean dago hurrengoa
Pedro Sánchez eta Ursula von der Leyen, Batzordeko presidentea, azken Kontseilu Europarrean. | ARGAZKIA: EFE
Pedro Sánchez eta Ursula von der Leyen, Batzordeko presidentea, azken Kontseilu Europarrean. | ARGAZKIA: EFE

Europako Batzordeak oniritzia eman zion atzo Espainiari Berreskuratze eta Erresilientzia Planaren 6.000 milioi euroko hirugarren zatia ordaintzeari, eskatutako mugarriak eta erreformak betetzat emanda. Horrenbestez, laugarren ordainketaren xede diren neurriei aurre egin beharko die orain, besteak beste, pentsioen erreformari.

29 mugarri eta erreforma horien erabateko ebaluazio egiteko, gainerako Hogeita Zazpien bermea behar da oraindik, martxo aldera ordainketa egin ahal izan aurretik. 6.000 milioi horiek, dagoeneko jasotako 31.036 milioi eurori gehituko zaizkio: 9.036 milioiko aurrerapena eta lehen bi tarteetako 22.000 milioiak barne. Gauzak horrela, “Next Generation” funtsen hirugarren ordainketa jasotzeko Batzordearen aldeko ebaluazioa jaso duen lehen estatu kidea izan da Espainia, eskaria azaroan egin eta gero.

Hirugarren ordainketa hori jaso- tzeko hainbat baldintza bete behar ziren: kaudimengabeziari buruzko legearen erreforma, lanbide-heziketako sistemaren modernizazioa, iruzur fiskalaren prebentzioa, eta hainbat neurri ere hartu behar ziren berriztagarrien sustapenerako, garraio iraunkorreko edo osasun-sistema indartzeko inbertsioak egin, baita gizarteratzeko politiken eta gutxieneko diru-sarreren erregimenaren arteko loturak bermatu ere.

Horretan lagungarri izan da Konkurtso Legearen erreforma indarrean sartzea, bigarren aukerako prozedura bat ezarri duelako, eta mikroenpresa txiki eta ertainei zuzendutako prozedura berezi bat sortu duelako, horien iraupena eta kostua murriztuz. Hezkuntzaren esparruan, Lanbide Heziketako Sistema Integralari buruzko Legea indarrean sartzea izan da mugarrietako bat. Lege horren bitartez, langilearen prestakuntza erregimena arau- tzen da, pertsonek euren bizitzan zehar lanbide-kualifikaziorako dituzten interes eta asmoei, eta ekoizpen eta sektore-premia berriek eskatzen dituzten gaitasunei, malgutasunez erantzuteko baliagarri izango dena.

Pentsioei dagokienean, langile autonomoen Gizarte Segurantzako kotizazio-sistemaren erreforma burutu da, diru-sarrera errealean oinarritutako kotizazio-sistema berria modu mailakatuan ezartzeko. Hirugarren ordainketa horretarako, autonomoen Gizarte Segurantzako kotizazio-erregimenaren eta pentsioen erreforma ere ezinbestekoa zen. Erreforma horrek 2032ra bitartean aldatuko du gradualki autonomoen kotizazio-oinarria, benetako diru-sarreretan oinarritutakoa izan dadin.

Etiquetas
2023-02-19T06:38:03+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo