Brusela – Europako Batzordeak onartu egin du, 2024tik aurrera jatorrizko berreskuratze-planean aurreikusita zegoenez, errepideak erabiltzeagatik Espainiak bidesariak sar-tzearen ordez, salgaien trenbidezko garraioa bultzatzeko neurriak susta-tzea, Sanchezen Gobernuak eskatu bezala.
Bruselak oniritzia eman dio aldaketa horri berreskuratze-planaren eranskinaren azterketan, eta, ondorioz, EBko estatuek hilabeteko epean onartu ondoren, jatorrizko dokumentuan Mugikortasun Jasangarriaren Lege berriaren neurrien barruan aginduta zegoen errepideen erabileragatiko ordainketa hori ezabatu egingo du formalki.
Batzordeko Ekonomia bozeramaile Veerle Nuytsek azaldu zuenez, “Errepide-garraioaren erabilera sustatzeko jarduerekin ordezkatu da bidesarien erreforma, betiere berotegi-efektuko gasen isuriak murrizteko helburuarekin”, azaldu zuen Ba-tzordeko Ekonomia bozeramaile Veerle Nuytsek.
Europako Batzordearen iritziz, salgaien garraioa trenbidez sustatu nahi duten aukera alternatiboek jatorrizko proposamenaren “helburu juridiko berbera mantentzen dute”, eta Espainiak mugikortasun-sistema jasangarriago baterantz urratsak emateko jaso duen gomendioari heltzeko aukera eskaintzen diote. Neurri berri horiekin “errepide bidezko garraioaren emisioak murrizten lagunduko dela” onartzen du, eta “bere trenbide-azpiegiturak hobetzeko eta garraio jasangarriagoan inbertitzearen alde” Bruselak egindako gomendioari heltzen diola.
Gainera, Bruselak kontuan hartu du erregaien prezioaren igoerak dagoeneko nahikoa zigortu dituela errepideen erabiltzaileak, eta sortutako emisioak Europar Batasuneko legepean araututa izango direla 2027tik aurrera, behin sektore hori eta etxebizitzena isurien merkataritzaren Europako sisteman (ETS) sartzen direnean.
Bozeramaileak gaineratu zuenez, berreskuratze-funtsaren erregelamenduko artikulu batek argi berma-tzen omen du aldaketa hori, hitzemandako konpromisoak aldatzeko aukera eskaintzen baitu, baldin eta hori justifikatzen duten “baldintza objektiboak” badaude.
Bestalde, Hector Gómez jarduneko Industria, Merkataritza eta Turismo ministroak atzo argi adierazi zuenez, erregaien garestitzeari aurre egiteko garraiolariek egindako “aldarrikapenen jakitun da”, eta hitzemanda zeukaten deskontua aurreko igandean hamar zentimotik bost zentimora jaitsi ondoren, eskatzaileekin negoziatu eta elkarrizketa hastearen aldeko jarrera erakutsi zuen.