Gipuzkoa

Buruhandiak eta erraldoiak Tolosako Piñata Igandea ospatzeko

The Herrikide´s elkarteak antolatu du ekimena Leidor zineman 12:30etatik aurrera
Buruhandiak eta erraldoiak Tolosako Piñata Igandea ospatzeko
Escuchar
01:11

The Herrikide´s elkartea Herrikide ikastolako ikasleen guraso eta aitona-amonek osatzen dute. Pandemia baino lehen, urtero antolatzen zuten kontzertu bat Ikastolako elizan Iñauteriak agurtzeko, zehazki, Piñata Igandea ospatzeko. Aurten ohitura hori berreskuratu nahi izan dute

Aurreko edizioetan Tolosako bi erraldoi izaten ziren gonbidatuak, baina igande honetan herriko buruhandi eta erraldoi guztiak gonbidatu dituztenez, ez dira ikastolan sartzen eta Leidor Zineman egingo da jaia eguerdiko 12:30etatik aurrera.

Horiek horrela, Udaletxeak zinemako gastuetaz arduratzeko esan die elkartekoei eta 3 euroko sarrera ordaindu beharko da parte hartzeko. 3 Taberna eta Karela tabernan salgai daude sarrerak, oraindik.

Gipuzkoako Kale Nagusian Martín Errondosororekin hitz egin dugu, bera da The Herrikide´s elkarteko kidea eta jaia nolakoa izango den esplikatu digu.

12:30ean hasiko dira; musikariek sarrera egingo dute erraldoi eta buruhandiekin batera, gero eskolako bertsolariek aurkezpen bat egingo dute eta emanaldia Peio eta Isabelita erraldoiak bezala jantzitako bikoteak egingo du. Azkenin 14 kanta jo eta abestuko dira letra pantaila handietan proiektatuko da gazteak eta helduak batera kanta dezaten.

24/02/2023