Garoa liburudendak historia luzea dauka. Gaur egungo nagusiak, Imanol Agirrek, bere amarengandik jaso zuen liburuekiko maitasuna. Amak sortu zuen liburudenda, horretarako, bere aitaren ardotegia moldatuz. Geroztik, bera eta gero bere semea arduratu dira negozioaz. Herriko liburudenda denez, mota guztietako liburuak ditu. Pandemiarekin Imanolek liburuen salmenten gorakada nabaritu du. Garoako saltzaileak argi dauka teknologiak dena aldatzen duela eta, hala ere, gizakiek oraindik irakurtzeko grina dugula. Bestetik, haren ustez funtsezkoak dira literatur ekimenak. Bere iritziz, dendan musika kontzertu bat eginez gero, musika zale bat liburuetara gerturatu daiteke. Saltzaile handien aurkako logaritmoa bezeroekin erlazio bat izatea dela dio, horrela gomendio interesgarriak egin ahal izateko.
CÓMO CONSEGUIR EL CALENDARIO
Si te has quedado sin el calendario que se repartió el pasado viernes, 17 de diciembre, junto con el periódico, pídelo en tu kiosko, llamando al 943 316 206 o enviando un correo a marketing@noticiasdegipuzkoa.eus