Cultura

Campos Elíseos Antzokiak Bilboko Musika Eskolaren udaberriko kontzertu zikloa jasoko du

Campos Elíseos Antzokiak Bilboko Musika Eskolaren udaberriko kontzertu zikloa jasoko du

Astelehen honetatik, martxoak 27, hilaren 29ra bitartean, Campos Elíseos Antzokiak Bilboko Musika Eskolaren Udaberriko Kontzertu Zikloaren barruan egingo diren kontzertuak jasoko ditu. Goizez kontzertu didaktikoen txanda izango da eta arratsaldez hiru kontzertu berezi eskainiko dira 19:00etan

Zikloa martxoaren 27an irekiko da, astelehenean, Modernoen saileko kontzertu didaktiko batekin. Emanaldia ikastetxeei zuzenduta egongo da eta 10:30etan hasiko da. Arratsaldean, 19:00etatik aurrera, zikloak beste emanaldi batekin jarraituko du, Bilbao Musikako Gazte Bandarekin hasiko dena eta Ibarrekolanda Abesbatzarekin jarraituko duena. Abesbatza hau, Allan E. Naplanen “Shalom to you, my friend” eta Mikel Urdangarinen “Usaiak" abestuko duena, Bilboko Koral Elkarteak Bilboko hamar ikastetxetan bultzatutako Eskola Kantari proiektuaren parte da. Ondoren, Bilbao Musika Gazte Abesbatzaren txanda izango da, eta Eñaut Elorrietaren “Ilargia” eta Queenen “Bohemian Rhapsody” bertsio hunkigarriak egingo ditu. Ondoren, Bilbao Musika Haur Abesbatzak Allan Menkenen “The little mermaid” eta Marta Ariñoren “Los cacharros” abestuko ditu. Kontzertua amaitzeko, hiru abesbatzek elkarrekin abestuko dute Jim Papoulisen “Music changes the world”. Abesbatzek Gaizka Salazarren laguntza izango dute bateria eta perkusioan, Iñigo Eskubirena gitarran eta Maite Olmosena pianoan.

Martxoaren 28an, asteartea, Sinfonikoen saileko bi kontzertu didaktiko izango dira 9:30etan eta 11:00etan, Bilboko ikastetxeetako lehen hezkuntzako ikasleei zuzenduta. Eta arratsaldean, 19:00etan, Bilboko Musika Eskolako Orkestrak kontzertu didaktikoa eskainiko du Norai Elkarteko orkestraren laguntzarekin. Bertaratzen direnek, besteak beste Brahmsen "5.Hungariar dantza", Beethovenen "Pozaren ereserkia" eta Medranoren "Merengue" bezalako obra ezagunez gozatu ahal izango dute, beste askoren artean.

Eta azkenik, martxoaren 29an, asteazkena, amaiera gisa, Bilbao Musikako zenbait talde eta bikotek, hala nola Big Band, Vocal Band, fanfarria edo AkordeON! taldeak, ordubete inguruko ikuskizuna eskainiko dute, garai eta musika estilo desberdinetako kantuak interpretatuz.

Hitzordu guztiak Campos Elíseos Antzokian izango dira eta sarrera librea izango da lekua bete arte.

28/03/2023