Aurten, dFERIAk 26 ikuskizun eta 40 emanaldi eskainiko ditu 'Oreka' lelopean, horien artean 5 munduko estreinaldi egongo dira dantza eta antzerkiaren alorrean.
Gipuzkoako Kale Nagusian jailadiko zuzendariarekin hitz egin dugu, Norka Chiapussorekin eta hark programazioaren nondik norakoak azaldu dizkigu, adibidez, diziplinei dagokienez, %42a dantza izango da, beste %54a antzerkia eta gainontzeko %4a diziplina anitzak. Bestalde gogorarazi dizkigu prezio herrikoiak direla eta, martxoaren 14 heldu baino lehen, hots dFERIAren hasiera, deskontuak egiten dituztela aldez aurreko erosketengatik.