78 urteko Phyllida Barlow artista britainiarra bat-batean hil da, Chillida Lekun programatuta zuen erakusketa zabaldu baino bi hilabete lehenago. Berak izan behar zuen Hernaniko museoan obra erakutsiko zuen lehen sortzaile bizia. Chillida Lekuko arduradunek erakusketarekin jarraitzeko asmoa dutela adierazi zuten atzo eta maia-tzaren 23an inauguratzekoa da. Erakusketan tamaina handiko piezak, eskulturak eta paperean egindako lanak bilduko dituzte, eta aldez aurretik egindako adierazpenetan, artistak aipatu zuen “oso harro zegoela” bere lanak “esparru paregabe horretan erakusteko aukera izatearekin, eta euskal kontzientzian eta bertako argian, materialetan eta kulturan hain errotuta dagoen unibertsoan murgiltzeaz”. Chillida Leku joan den azaroaren 30ean bisitatu zuen Barlowren esanetan, espazio horretan erakusketa egin ahal izateak “aspaldidanik liluratzen zuen artista ameslari baten urratsak jarraitzea zekarren”. Aro berri honetan, Eduardo Chillidari eskainitako museoak beste sortzaile batzuei ere ireki dizkie ateak, Antoni Tàpiesen eta Joan Miróren erakusketa monografikoekin, eta Louise Bourgeoisen eta Thomas J. Priceren artelan bana ekarrita.
Cultura
Chillida Lekun erakusketa egitekoa zen Phyllida Barlow hil da
78 urteko artista britainiarra bat-batean hil da, bere erakusketa inauguratzeko bi hilabeteren faltan