Maialen Chourraut, zilarrezko domina Tokioko Joku Olinpikoetan, argi dauka bidearen garrantzia. Lasarte-oriarrak domina irabazi eta gero elkarrizketa bat eman du Basque Team taldearentzat.
"Handiena honeraino iristeko bidea izan da, bidearekin geratu behar gara" esan du kirolariak. "Dominak gehiegi gustatzen zaizkigu, baina benetan pertsona bezala osatzen gaituena bukaerainoko bidean nola garatzen garen horretan egiten duguna da".