Cultura

Chris Isaak, BBK Bilbao Music Legends jaialdiaren bigarren kartelburua

Jaialdiaren kartela

BBK Bilbao Music Legends jaialdiak osatu berri du bere sigarren edizioaren egitaraua. Bilboko Udalak adierazi duenez, Chris Isaak izango da bigarren kartelbura eta ekainak 24ean eskainiko du bere kontzertua Bilbao Arenan. Jaialdia ekainaren 23 eta 24an ospatuko da eta gaur jarri dira salgai sarrera guztiak.

Kartelburu polifazetiko horrez gain, aurtengo edizioan honako hauek ere izango dira: Scorpions hard rock eta heavy metal taldeko lider izandako Uli John Roth (Düsseldorf) musikagile eta gitarra-jotzaile ospetsua; Nikki Lane (Nashville – AEB) country-rock abeslari eta konpositorea; Willis Drummond (Baiona) rock talde euskalduna, Hala ere disko berria aurkeztuko diguna; Vargas Blues Band, Stoner Night bere azken lana dakarkiguna, eta Luke Winslow-King ekoizle eta konpositore estatubatuarra, Mississippiko Deltako bluesa, folk musika eta erroetako rock & rolla uztartzen dituen musika eklektikoarekin.

Aipatutakoei dagoeneko iragarrita zeuden The Cult, The Watherboys, Canned Heat eta Nikki Hill artistei gehituko zaizkie.

Aurrekoetan bezala, BBK Bilbao Music Legends Festak tokiko taldeak eta sortzen ari direnak sustatzen jarraituko du, eta, hala, oraingoan Lorelei Green, SUA eta The Daltonics izango ditu, besteak beste.

Jaialdia ekainaren 23 eta 24an ospatuko da Bilbao Arenan, eta gaur jarri ditu salgai egun baterako sarrerak, 60€-an (+gastuak), eta bi egunerako bonua, 95€-an (+gastuak).

BBK Bilbao Music Legends Festarako egun baterako sarrerak eta bi egunerako bonuak Kutxabanken zerbitzu askotariko kutxazainetan eskuratu ahal izango dira, baita jaialdiaren webgune ofizialean ere: www.musiclegendsfestival.com

Hau da egun bakoitzerako kartela:

Ekainak 23:

  • THE CULT
  • ULI JON ROTH
  • NIKKI HILL
  • WILLIS DRUMMOND
  • VARGAS BLUES BAND
  • THE DALTONICS
  • SUA

Ekainak 24:

  • CHRIS ISAAK
  • THE WATERBOYS
  • CANNED HEAT
  • NIKKI LANE
  • LUKE WINSLOW-KING
  • LORELEI GRE
07/02/2023