Buscar
Gipuzkoa

Fidalgo: "Iparragirreren Gernikako Arbola ez da inoiz isildu"

Urretxuko Manifestuaren bitartez Iparragirreren abestia Euskal Herriko ereserki bilakatu nahi dute
Jose Mari Iparragirreren estatua, bere abizena daraman Urretxuko plazan.
Fidalgo: "Iparragirreren Gernikako Arbola ez da inoiz isildu"
Escuchar
01:54

Euskaldun guztiek abestu dute noizbait Jose Mari Iparragirreren Gernikako Arbola, duela 170 urte atera ziren haren ahotik "Gernikako arbola da bedeinkatua, Euskaldunen arteanguztiz maitatua" hitzak eta orduztik, urtez urte, pasa da belaunaldi batetik bestera.

Zeresan handia du abestiak emozionalki, baina abestia haratago joatea nahi dute Urretxun, Iparragirreren jaioterrian, eta Urretxuko Manifestua aurkeztu dute Gernikako Arbola Elkarteak eta Euskal Kantuzaleen Elkarteak Urretxuko Udaletxeko laguntzarekin garatutako dokumentu honetan azaltzen da zergatik izan beharko luke abestiak ereserki tratamendua.

Onda Vascako Gipuzkoako Kale Nagusian Maialen Fidalgorekin egin gara horren gainean hizketan, bera Urretxuko udaleko Kultura zinegotzia da eta hurrengoa esan du: "denek ezagutzen dugu abestia, ez da inoiz isildu". Ez dira elkarte hauek, soilik, hala pentsatzen dutenak Euskal Herriko hainbat elkartek ere aldarrikatu dute abestia ereserki gisa.

Oraindik indarrean jarri ez den arren, Fidalgok azpimarratu du Gernikako Arbolak ez diola kenduko lekua beste ereserkiei, "ekitaldi politiko, kirol, kultural eta jaigiroetan abestea gustatuko litzaiguke". Manifestuan erabilera aldarrikatzen da beti izan delako erabilia "Euskal Herriko unerin sinbolikoenetan entzun da abestia beti".

Oraingoz Manifestua besterik ez dago eta ez dago argi proposamenak izango duen harrera, hala ere, Urretxun argi dute Iparragirre ez dela bakarrik herrian entzungo eta haren abestiak merezi duen garrantzia izango duela.

 

2023-11-27T13:57:11+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo