Buscar
Actualidad

Collins Elhuyar euskara-ingelesa hiztegia online kontsultatu daiteke doan gaurtik aurrera

Webgunean ez ezik, gailu mugikorretarako aplikazioan ere kontsultatu daiteke eta norberaren ordenagailuko mahaigainean instalatu ere bai
Collins Elhuyar euskara-ingelesa hiztegia online kontsultatu daiteke doan gaurtik aurrera
Collins Elhuyar euskara-ingelesa hiztegia online kontsultatu daiteke doan gaurtik aurrera

Asteazken honetatik aurrera, Collins Elhuyar euskara-ingelesa hiztegia doan online kontsultatu daiteke hiztegiak.elhuyar.eus atarian. Hiztegiak 65.100 sarrera ditu guztira, bi ataletan banatuta: euskara-ingelesa atalean, 31.700; ingelesa-euskara atalean, 33.400. “Baliabide honi esker, ingelesa ikasten ari diren euskaldunek ez dute ingelesa-gaztelania edo ingelesa-frantsesa hiztegien beharrik izango”, nabarmendu du Elhuyarrek.

Webgunean ez ezik, gailu mugikorretarako aplikazioan ere kontsultatu daiteke (Android eta iOS), eta norberaren ordenagailuko mahaigainean instalatu ere bai, edozein programatatik zuzenean kontsultatu ahal izateko.

“Hiztegi hau, Elhuyarren beste hiztegiak bezala, dinamikoa eta bizia da, eta etengabe eguneratuko da aurrerantzean ere. Baliagarria izango da eguneroko lanerako hainbat erabiltzailerentzat. Besteak beste, ezinbesteko tresna izango da itzultzaile, ikasle, irakasle eta, oro har, hizkuntzarekiko interesa duen edonorentzat”, adierazi du Elhuyarrek.

2023-03-23T11:07:02+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo