2021/22 ikasturtean zehar, Ikastolen Elkartearen eskutik, beste 4 ikastolekin batera, Iñigo Aritza Ikastolak Scientix-ek antolatutako eskala txikiko proiektuen pilotajean parte hartu genuen. Honen helburua, Europako sei herrialdetan STEM labela hedatzea zen.
STEM School Labela, ikastetxeetako zientzia-teknologia ikasarloen gaitasun-zigilua, European Schoolnet-en baitako Scientix-en ekimena da eta bere helburua STEM gaietan Europako ikastetxeen lan pedagogikoa diagnostikatzen laguntzeko, aitortzeko eta bikaintasuna bultzatzea da. Ekimena Europako sei lurraldetan gauzatu da, Euskal Herria barne. Bertan, Bruselako lan-taldearen koordinazioarekin, hiru Scientix enbaxadorek beren ikastetxeen zertifikazio prozesua gidatu dute, Ikastolen Elkarteko gidaritza arduraduna Erramun Martiarena Sarasola izan delarik.
Europa mailan, 16 Scientix enbaxadoreren gidaritzarekin, guztira 37 ikastetxek lortu dute oraingo txandan Competent mailarainoko labela, eta bik, Proficient. Ikastolen kasuan, teknozientzia arloen hezkuntzan egiten dugun lana aztertu ondoren, hiru ikastolek lortu dugu Competent mailako gaitasuna, horien artean, Iñigo Ari-tza Ikastolak.
Ebidentzia pedagogiokoak sakon baloratu ostean, ziurtagiria erdiesteko beharrezkoa den puntuazioa lortu izanak azken urteetan aurrera eramaten ditugun proiektu desberdinen aitor-tza bat suposatu du. STEM School-en labelaren balorazioa honako 7 blokeen inguruan egin da:
IKAS-IRAKASKUNTZA PROZESUA
Euskal Curriculumean eta konpetentzietan oinarrituriko EKI proiektuaren baitan ikaskuntza pertsonalizatua garatzeko ikaskuntzarako diseinu unibertsalaren (IDU) erabilera da ebidentzietako bat, hau da, aniztasunaren trataeran eta inlusioa bermatzeko tresnaren erabilera. Bestetik, PBL proiektu eta problemen bidezko ikaskuntza ere kontutan hartzen da atal honetan, horren adibide delarik urtero LH3 eta DBH3ko ikasleen artean lantzen dugun Ekimaker proiektua. Azkenik, IBSE indagazioan oinarrituriko hezkuntzaren erabileraren ebidentziek bere tokia hartzen dute, horretarako, ikasgelako ikerketatxoez gain, jarduera osagarri desberdinak probesten ditugularik, hala nola, araztegira bisitak edo espeleologia egiteko irteeraren antolakuntza.
CURRICULUM EZARPENA
Lehen aipatu bezala, konpetentzietan oinarrituriko KIMU eta EKI proiektuen garapena ezinbestekoak dira ikastolako hezkuntza proiektua garatzeko garaian, 6-16 urte bitarteko ikasleen hezkuntza garapenean eragiten dugularik. Gainera, nabarmendu beharra dago, labelak mahaigaineratzen duen testuinguratutako hezkuntzaren adibide garrantzitsua ere badirela, izan ere, esperientzia eta bizipen errealetan oinarritutako konpetentzietan baitu abiapuntua. Bestetik ere, diziplinarteko proiektuen lanketa ahalbide-tzen dituzten proiektuak izateak bete-beteko lotura du STEM proiektuetan.
IKASKUNTZA EBALUAZIOA
Kalifikazio hutsa alde batera utzi eta ikaslea erdigunean jarriz, ebaluazio hezigarria eta pertsonalizatua oinarri duen ikaskuntza jarraia izatea dira giltza. Prozesu horretan, ikasleek ere autoerregulazio prozesuak izaten dituzte haien buruak ebaluazio prozesuaren garapenean zein puntutan kokatzen duten identifikatzeko.
IKASTETXEAREN AZPIEGITUA
IKT konpetentzia era integratuan EKI proiektuaren eskutik lantzeak eta ekipamendu teknologikoak erabiltzeko ikasleei eskaintzea izan dira Ikastolan azpimarratzekoak. Jakina, heldutasun teknologikoaren bidean ikastolok elkarrekin egindako bideak oinarri sendoa eskaini du.
LIDERGOA
Ikastolen praktika onen jardunaldietan ikastolan egindakoa aurkeztea edo zuzendaritzak STEM arloak garatzeko ikastolan hartutako konpromezuak nabarmentzekoak dira aztertutako atal honetan.
LOTURAK ETA HARREMANAK
Iñigo Aritza Ikastola Burundako eragile den heinean, zonaldeko beste eragile askorekin harremanak sustatzea beti izan du helburu. Horietako adibidea litzateke urtero zonaldeko industrien ezagutza izateko COPRECIra egiten dugun bisita. Harremanen adar garran-tzitsu bat ere, noski, familiak dira eta seme-alaben hezkuntza prozesuan etengabean planteatzen diren ekintza desberdinen antolaketan partaide izatea; HHko ikasleei bisita eginez haien lanbideen inguruko azalpenak ematea, Ikastolen adierazle garbi bat den auzolana eta Gau Beltza, gabonetako postontziaren edo ikastolaren egunaren antolakuntza...
HEZITZAILEEN PROFESIONALIZAZIOA
Pedagogia eraldatzailean aurrera eramateko inplikazioa eta formazioa, klaustrokide guztien profesionalizazioan oinarritzen da, dudarik gabe. Iñigo Aritza Ikastolan argi ulertzen baitugu etengabeko formakuntza dela etorkizuneko hezkuntza gaurkoratzeko bidea.