Gipuzkoa

Crush eta me renta hitzak Elhuyar Hiztegian sartzeko borrokan

Txatbot, aitatasun-bainen eta emisio gutxiko eremu dira Elhuyar Hiztegiak egindako azken aldaketak
ELHUYAR HIZTEGIA

Hizkuntza baten oinarria erabileran dago, solasaldi, elkarrizketa eta abestietan egiten den erabilera horren arabera barneratzen da, ala ez, hitz bat hiztegian. Covid-19arekin, adibidez, hedabideek musuko hitza jarri zuten guztien ahotan nahiz eta maskara izan hitz egokia. Horrexegatik, Elhuyar Hiztegian lan egiten dutenek interesa pizten duten hitzen bila dabiltza eta zein da pizgarria? Arrakasta; hitz batek hedatzeko duen ahalmena.

Gipuzkoako Kale Nagusian Klara Ceberio Bergerrekin, Elhuyar Hiztegiko arduradunarekin egon gara hizketan hiztegiak barneratu dituen hitz berrien gainean. "Hiztegia hizkuntza biziaren isla izatea nahi dugu eta erabiltzen diren hitz horiek barneratzea", horiek horrela, txatbot, aitatasun-baimen eta emisio gutxiko eremu izan dira azken urtean barneratu diren hitz berriak.

Baina zeudenen artean aldaketak egon direla esan digu Ceberiok "hizkuntza berdinzaleagoa egin dugu bai sarrera eta bai azalpenetan, gainera gutxiesgarriak diren hitzak ere etiketa horrekin aipatzen ditugu, adibidez, desviado hitzan gehitu dugu gutxiesgarria dela baita gitano/ijito hitzan ere".

Elhuyar Hiztegiko arduradunak onartu du ez dela erraza asmatzea hitzekin eta, batzuetan berandu dabiltzatela. "Orain crush hitza aztertzen ari gara eta baita me renta no me renta hitza ere". Erabiltzaileak itxaron beharko dute jakiteko ea zer gertatzen den bi hitz horiekin.

15/02/2024