Buscar
Gipuzkoa

Dantza eta kultura Larraul, Mutiloa eta Altzora doaz

Irailaren 14tik 29ra bitartean, asteburuetan, LABO GEO ekimena garatuko da hiru herri txikietan
LABO GEO
Dantza eta kultura Larraul, Mutiloa eta Altzora doaz
Escuchar
00:25

LABO GEOren helburua da dantza eta praktika garaikideak Gipuzkoako hedadura txikiko landa-udalerrietara eramatea eta edizio honetarako aukeratutako herriak Larraul, Mutiloa eta Altzo izan dira. Ekimenari irailaren 14an emango diote hasiera 250 biztanle dituen Larraulen.

Egitaraua

Aiztondo bailaran kokatua dagoen herri horretan dohako jarduerak irailaren 14an, larunbata, hasiko dira, mugimendu-, ahots- eta plastika-tailerrekin. 2 ordu eta erdi inguru iraungo dute eta hurrengo egunean, 15ean, igandea, ikuskizunak egingo dira: NODEren aurkezpena Baturekin, Remedios Vals Jone Amezaga eta Manu Gaigneren eskutik, eta "Lehio zikin, zeru garbi" eskainiko du Mari Zaunkak.

Hurrengo asteburuan Goierriko eskualdera joango dira, Mutiloara. Irailaren 21ean, larunbata, mugimendu, ahots eta plastika tailerrak eskainiko dira, 2 ordu eta erdikoak horiek ere eta igandean "Solo" izeneko Borja Bordonaberen ikuskizunak egingo dira, bai eta Neri(h)ariren "Nere azalean arrotz?" eta Larrua Proiektuaren "Idi begi" ere.

Hilabeteko azken asteburuan, 28an, birari bukaera emango zaio Altzon, bertan ahots- eta plastika-tailer bera egingo da larunbatean eta igandeko iksukizunerako DABek "Nun Zira?" aurkeztuko du, Cielo Rasok "Reset" eta Osa+Mujikak "Bueltaxka".

Onda Vascan Ion Estalak, LABO GEOko zuzendariak, azaldu du ekimenaren helburua badela kultura, ondarea eta partaidetza uztartuko dituzten jardunaldiak hirietatik at egitea eta deszentralizatzea, publiko eta espazio berriak sortzeko.

Estalak azaldu digu helburua dela ekimena haztea, arrakasta edukitzea eta hurrengo urtean beste Gipuzkoako herri txikietan gauzatzea ikuskizunak.

2024-08-01T11:50:09+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo