Hogei urte bete ditu Dantzaz taldeak eta urte hauetan guztietan zehar euskal lurraldeak bizitako aldaketen arabera aldatu da. Testuinguruak eragin zuzena izan du artista hauengan eta, zailtasun handiak gainditu dituzte beti aldarrikatu behar izan dutelako bai kultura eta, noski, dantza. Hala esplikatu du Gipuzkoako Kale Nagusian Fernando Saenz de Ugarte, Dantzazeko zuzendari orokorrak.
Saenz de Ugartek dantzak eduki behar duen paperaren inguruan hausnartu du eta adierazi digu Dantzazetik artea hau duintzearen alde lan egiten dutela. Bestalde, zuzendariak urteurren honetarako prestaturiko 'Dantzaz Exploradora' publikazioari buruz hitz egin digu eta entzuleak gonbidatu ditu argitalpenarekin parte hartzera.