Gipuzkoa

Darahli elkarteak ekarritako zortzi haur iritsi dira Urolara

‘Oporrak bakean’ programari esker, Tindufeko errefuxiatuen kanpamendutik etorri dira
Samuel Ruiz, Darahli elkartetik, Saharatik etorritakoekin. | ARGAZKIA: N.G.

Saharako zortzi haur iritsi ziren atzoko egunean Urola eskualdera. Aurreko urteetan egin duten bezala, Darahli elkartearen eskutik etorri dira Tindufeko haurrak Oporrak Bakean programari esker.

Goizean goiz heldu ziren Bilboko Loiu aireportura. Handik Loiuko frontoira eraman zituzten eta bertan harrera-familietan banatu zituzten.

Dagoeneko euren udako etxeetan dira Saharatik etorritako haurrak. Esan bezala, Darahli elkarteak zor-tzi umeen etorrera bideratu ditu eta hauek hurrengo herri hauetan geratu dira: bat Azkoitian, hiru Azpeitian, bi Zestoan eta bi Zumaian.

Zortzi haur horien lehen aldia izango da aurtengoa. Hau da, inoiz ez dira Urola eskualdean egon. Denek zortzi urte inguru dituzte eta abuztuaren bukaerara arte egongo dira bertan oporrak pasa-tzen eta beste bizimodu batean murgiltzen.

Desertuaren erdian kokatuta dauden errefuxiarren kanpamenduan dagoen bero itogarritik salbu egongo dira hilabete batez.

Gainera, hemen aukera gehiago izango dituzte medikuarengana joateko, elikadura osasuntsuaz eta kirolaz gozatzeko, eta Urolan dauden hondartzak eta tokiak ezagutzeko.

26/07/2022