Datorren ostegunean, urriak 6, hasi eta abenduaren 29ra bitartean, martxan egongo da Bilboko Udalak antzerkia sustatzeko martxan jarritako Bilboko Zirkuitua ekimenaren 22. edizioa.
Eszena-proposamen horiek doan gozatu ahal izango dira Altamirako, Basurtuko, Begoñako, Errekaldeko, Otxarkoagako, San Frantziskoko eta Zorrotzako Udaltegietan eta Solokoetxeko Institutuan.
Bilboko Zirkuitua-ren XXII. edizioaren parte izango dira ekimeneko aurreko edizioetan parte hartu duten ibilbide luzeko konpainia amateurrak, hala nola Aullidos de Otxar konpainia. Konpainiak hamargarren urteurrena ospatuko du aurten eta irekiko du programa urriaren 6an Otxarkoagako Udaltegian, "El viaje de Aullidos de Otxar" lanarekin, hamar urte hauetan egin duen antzerki-ibilbidearen laburpena, Otxarkoagako historiaren hainbat etapa elkarren artean elkartuz, bertako bizilagunen bihotzetik kontatuta.
Konpainiarik beteranoenen artean, Luna llena dago, 25 urteko ibilbidea ospatzen duenak, “Tupper XXX” proposamenarekin (urriak 13, Errekaldeko Udaltegia) eta Totum, 15 urte baino gehiago atzean dituela eta abenduaren 15ean Begoñako Udaltegian “El Rescate” partekatuko duena.
Bilbao Eszena Bilboko Udalaren arte eszenikoen eta dantzaren prestakuntzarako eta sorkuntzarako espazioa Bilboko Zirkuituan erakutsiko du 2021-2022 urteetan hainbat konpainiarekin landutakoa. Ibilka, Euri artean, 29 producciones eta La Trascienda teatro konpainiekin, eta “Hoy No Salgo”; “Nuestra Señora de las Nubes”; “Poeta en Nueva York” “; eta “La Habitación Azul” proposamenak partekatuko dituzte hurrenez hurren.
Bilboko Zirkuituak abenduaren 29an, ostegunean, Basurtuko Udaltegian agurtuko du XXII. edizioa 29 Producciones konpainiaren "Poeta New Yorken" piezarekin. Bere bizitzari bira bat emateko eta taldez aldatzeko, Lorca Olympic ontzian sartu zen New Yorkera bidean. 1930ean iritsi zen "alanbre eta heriotzazko" leku batera, eta bertan izandako esperientziek "Poeta en Nueva York" idaztera eraman zuten.
Aipatutako konpainiez gain, Bilboko ZIrkuituako kideak izango dira, baita ere, Potemkin-Erein Kolektiboa konpainiak batzen dituen antzerki laburreko proposamen berria “Esto Ha Venido Para Quedarse”, Kásperle Teatroren “El Diablo Moderno” piezarekin; eta Resisten CÍAren “Larvä” ikuskizunekin.
Aipagarria da, halaber, azaroaren 8an Campos Antzokian izango den emanaldia, Cía. Proyecto43-2 eskutik iritsiko dena, “La mirada del otro” izenpean. Proposamen horren arabera, 2010eko amaieran Langraiz Okako (Araba) espetxetik gutun bat atera zen, non ETAko disidente talde bat biktimen familiekin elkarrizketatzeko prest agertu zen. “La mirada del otro” ikuskizunak topaketa baten historia eszenaratzen du, prestaketatik hasi eta gertatzen den unera arte.
Bilboko Zirkuituaren proposamen guztiak doakoak izango dira.
Sorkuntzari laguntza
Bilboko Zirkuituak helburu bi ditu: bertoko eszena bultzatzea eta antzerkia uriko auzoetara hurbiltzea. Gainera, programa honen bidez, antzerki- eta dantza-talde berriei aukera ematen zaie euren lana taularatzeko eta jendaurrean erakusteko.
Modu berean, berton sortzen diren proposamen berritzaileenak ikusteko aukera ematen du.
Udal programa honek, bestalde, uriko kultur eskaintza deszentralizatu gura du; denborarekin, ia auzo guztietara zabaldu da. Duela hamarkada bat baino gehiago abian jarri zenetik, eskaintza handituz joan da, emanaldi gehiago eskainiz eta agertoki gehiagotara iritsiz.
Bilboko Zirkuitua ekimen aitzindaria eta bakarra da Euskadin bere arloan. Gainera, asko dira urte horietan guztietan eremu profesionalera salto egin duten konpainiak.