Buscar
Gipuzkoa

De Pedro: "Kuadro klasikoetan bezala gordintasuna eta edertasuna transmititu nahi izan dugu"

Arratsaldean jasoko du Horman Poster Kolektiboak Donostia Antzerki Saria
De Pedro: "Kuadro klasikoetan bezala gordintasuna eta edertasuna transmititu nahi izan dugu"
Escuchar
01:34

Gaur, Antzerkiaren Nazioarteko Egunarekin bat eginik, ospatuko da Donostia Antzerki sariaren XXII. edizioa.

Aurtengoan Horman Poster kolektiboaren 'Antigone edo ezetzaren beharra' antzezlanak lortu du saria, 2021ean Donostian helduentzako antzerki konpainia profesional batek euskaraz eskainitako antzezlanik onena izan delako. Epaimahaiaren erabakia argia izan da eta nabarmendu egin du antzezleen ausardia eta freskotasuna.

Gipuzkoako Kale Nagusian konpainiaren sortzaile den Matxalen de Pedrorekin hitz egiteko aukera izan zuten eta adierazi zuen "oso oso pozik" zeudela ez baitzuten espero irabazle izatea.

Obra esperimentala izateaz gain, kuadro klasikoek gordintasuna eta edertasuna trasnmititu nahi izan dute iruditegiari eta gorputzari garrantzi berezia eskainiz.

Sariaren banaketa gaur arratsaldean izango da, 19:00etan Victoria Eugenia Antzokian eta, ostera Antigone ikusteko aukera izango du publikoak. 

2022-03-25T13:37:08+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo