Igandean, martxoaren 27an, ospatuko da Donostia Antzerki sariaren XXII. edizioa eta bertan Horman Poster kolektiboa izango da protagonista, hain zuzen ere saria irabazi dutelako 'Antigone edo ezetzaren beharra' antzezlanarekin.
Gipuzkoako Kale Nagusian konpainiaren sortzaile den Matxalen de Pedrorekin hitz egin dugu eta adierazi digu "oso oso pozik" daudela aitortzarekin eta eskertzekoak direla epaimahaikideen hitz politak.
Obrak kuadro klasikoen gordintasuna eta edertasuna trasnmititu nahi izan dutela esan digu de Pedrok eta horrexegatik, azpimarratu du, eman diote garrantzi handia bai iruditegiari eta baita gorputzari ere.