Gaur goizean aurkeztu da Deportivity programa, honen helburua futbol-zelaietan istiluak saiestea da, eragile guztiak kontzientziatuta, bereziki kirolari gazteak eta entrenatzaileak. Onda Vascako Gipuzkoako Kale Nagusiaan Goizane Álvarezekin izan gara, bera Kiroletako diputatua da eta kontatu digu programa honekin 2.600 partida monitorizatuko dituztela 2023-24 denboraldian.
Programaren helburua da hainbat balio irakastea eta zelaian nahiz zelaitik kanpo kirol jarrera positiboa izatea. Programa honetan, azpimarratzen zuen Álvarezek, "puntuazioa bata besteari jartzen diote, hau da, entrenatzaile, kirolari eta arbitroek gainontzekoen portaera baloratzen dute aplikazio baten bidez eta gero gu datu horiek guztiak biltzen ditugu aztertzeko zer nolako arazoak dauden edo zein talde diren eredugarrien".
Ebaluazio-eskala bi zatitan banatzen da: 0tik 4ra, kiroltasunik gabeko mailei dagokiena, eta 5etik 10era, kiroltasun mailetan zentratzen dena. Maila bakoitzarekin batera, ñabardura espezifikoak nabarmentzen dituen definizio bat dator, eta maila bakoitzari lotutako portaeren adibideekin aberasten da. Gidak partida jakin bateko jokabideak ebaluatzearen konplexutasuna azpimarratzen du, eta prozesu horretan objektibotasunak eta konpromisoak duten garrantzia nabarmentzen du. Gainera, hizkera komuna sustatzen du kiroltasunezko eta kiroltasunik gabeko portaerak identifikatzeko eta deskribatzeko.