Pertsonen arteko ezberdintasunak presente jarraitzen du Gasteizko eta Euskadiko kale eta auzoetan. Baina, zeintzuk dira desberdintasun horren ardatzak? Berdin eragiten al die kolektibo guztiei?
Hain zuzen ere, gai horiei buruz eztabaidatzeko eta gaur egun desberdintasun hori jasaten duten egoerei buruzko erradiografia zintzo eta erreala egiteko, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak, Nerea Melgosa sailburuak zuzenduta, Zabaldu #1 Dimentsioak desberdintasunetik monografikoa aurkeztu du aste honetan.
Zabaldu argitalpen-bildumaren lehen zenbakia da, eta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan aniztasunari buruzko hausnarketa soziologikoa egitea du helburu.
Monografiko hau aurkezteko, Ikuspegik Immigrazioaren Euskal Behatokiak jardunaldi bat antolatu du aste honen hasieran. Hainbat zientzia-alorretako adituek parte hartu zuten, Euskadin eragiten duen desberdintasunari buruz eztabaidatzeko.
Hala, nabarmentzekoa da jardunaldian zehar hizlariek desberdintasuna, aniztasuna eta bereizkeriarik ezaren berdintasuna eta gorroto-delituak landu zituztela ikuspegi soziologiko eta juridikotik. Ildo horretatik, jardunaldi hori, erronkei buruz hitz egiteko agertokia ere izan zen, hainbat ikuspegitatik: LGTBI kolektiboaren ikuspegitik, desberdintasun ekonomikoa, immigrazioa, ijitoak, erlijio-aniztasuna, ezgaitasuna eta edadismoaren ikuspegitik, besteak beste.
Inaugurazioan, Monika Hernando Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendariak parte hartu zuen. Adierazi zuenez, “Euskadin ideia estereotipatuak eta diskriminazio-jarreren maila handiak daude oraindik indarrean espazioak partekatzeko eta elkarrekin bizitzeko orduan, baina gure gizartea jakitun da eta, horregatik, diskriminazioa geldiaraztea lortuko dugu, hori baita bidezkoa”.
Julia Shershneva Ikuspegiko zuzendariak jardunaldiaren inaugurazioa itxi zuen,ondorengo hau azpimarratuz: “Aniztasunak gizarte guztiak bereizten dituen arren, konplexutasun kon-tzeptual handia dauka. Horrela, ohikoa da aniztasuna eta desberdintasuna bereizi gabe erabiltzea, berezko aniztasuna bereizkuntza eta alteritatea eragiten dituen arrazoi gisa, eta horrek, era berean, desberdintasunak sortzen ditu”.
Zabaldu #1 da desberdintasunaren ardatzei buruzko lehen monografikoa. Hamaika kapitulutan banatuta dago liburua, eta hamasei autorek gizarte-desberdintasunaren alderdiak aztertzen dituzte. Imanol Zubero soziologo eta UPV/EHUko irakasleak monografikoa irekitzeko, hausnarketa sakona egin du aniztasunaren kontzeptu-esparruaren eta esparru teorikoaren diseinuari buruz eta horrek desberdintasunarekin duen erlazioari buruz.
Bestalde, Jon-Mirena Landa UPV/EHUko Zuzenbide Penaleko katedradunak gorroto-delituak aztertu ditu bigarren kapituluan, eta egungo legediaren azterketa egin du, berdintasunari eta diskriminaziorik ezari buruzko araugin- tza-babes nagusiak erakusteko.
Beste egileetako bat María Silvestre Deustuko Unibertsitateko katedradun eta soziologoa da genero-desberdintasunaren jatorriaren berrikuspena egin du. Genero-berdintasunaren indizeak Europan eta Euskadin ematen dituen datuak aztertu ondoren, zalantzan jarri ditu gai horretan izandako aurrerapen motela azal dezaketen arrazoiak. Gogoeta egiten du berdintasunaren irudipenaren diskurtsoaz edo herritarren zati handi batek genero-berdintasuna lortu dela edo lortzea denbora-kontua dela uste izateaz.
Desgaitasuna da desberdintasuna sor dezakeen beste ardatzetako bat, eta Deustuko Unibertsitateko María Villaescusa eta Garazi Yurrebasok aztertzen dute monografiko honetan. Egileek desgaitasunaren kontzeptuaren bilakaeraren errepasoa egiten dute, baita Euskadin indarrean dagoen legeriarena ere, esanez, egia dela desgaitasuna ulertu eta definitzerakoan atzean utzi ditugula eredu tradizionalak eta mediko-errehabilitatzaileak, arreta ingurune sozial, politiko eta ekonomikoan jartzen duen gizarte-eredu batera hurbiltzeko, eta ez desgaitasuna duen pertsonarengan.
Hala ere, ohartarazi dutenez, asko dago egiteko bai lan-arloan, bai hezkuntza-arloan. Zabaldu # 1 monografikoa, Ikuspegik koordinatu du. Behatoki hori 2004. urtetik ari da lanean, eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin eta Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailarekin lotuta dago. Helburu nagusia da migrazio-fluxuek duten eragina ezagutzea, aztertzea eta balioestea, bai eta aniztasunaren esparruan ikerketak egitea ere.
Xehetasunez
Jardunaldia. Monografiko hau aurkezteko, Ikuspegik Immigrazioaren Euskal Behatokiak jardunaldi bat antolatu du aste honen hasieran. Hainbat zientzia-alorretako adituek parte hartu zuten, Euskadin eragiten duen desberdintasunari buruz eztabaidatzeko. Hala, nabarmentzekoa da jardunaldian zehar hizlariek desberdintasuna, aniztasuna eta bereizkeriarik ezaren berdintasuna eta gorroto-delituak landu zituztela ikuspegi soziologiko eta juridikotik.
Ildo horretatik, jardunaldi hori, erronkei buruz hitz egiteko agertokia ere izan zen, hainbat ikuspegitatik: LGTBI kolektiboaren ikuspegitik, desberdintasun ekonomikoa, immigrazioa, ijitoak, erlijio-aniztasuna, ezgaitasuna eta edadismoaren ikuspegitik, besteak beste.
Inaugurazioan, Monika Hernando Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendariak parte hartu zuen. Adierazi zuenez, “Euskadin ideia estereotipatuak eta diskriminazio-jarreren maila handiak daude oraindik indarrean espazioak partekatzeko eta elkarrekin bizitzeko orduan, baina gure gizartea jakitun da eta, horregatik, diskriminazioa geldiaraztea lortuko dugu”.
Esaldia. “Aniztasunak gizarte guztiak bereizten dituen arren, konplexutasun kontzeptual handia dauka. Horrela, ohikoa da aniztasuna eta desberdintasuna bereizi gabe erabiltzea, berezko aniztasuna bereizkun-tza eta alteritatea eragiten dituen arrazoi gisa, eta horrek, era berean, desberdintasunak sortzen ditu”.