Gipuzkoa

dFERIA beroketekin hasiko da lehengo antzezlanekin

dFERIAk hasiera emango dio XXIX. edizioari astelehean baina astebururako lau ikuskizun prestatu ditu
dFERIA beroketekin hasiko da lehengo antzezlanekin
Escuchar
00:28

dFERIAk XXIX. edizioari egiten dio aurre aurten. Martxoaren 13tik 16ra bitartean izango da arte eszenikoen ekitaldia, baina, ahobizarrak kentzeko, lau ikuskizun iragarri dituzte asteburu honetarako. Norka Chiapussok, dFERIAko zuzendariak Gipuzkoako Kale Nagusian esan bezala, "aurreko egun hauetan dantza eta antzerki zaleei oparitxoa eman nahi diegu obra formatuan" eta horiek dira, hain zuzen ere, larunbatea ikusi ahalko diren Diptych: The missing door and The lost room eta igandeko Nunca he estado en Dublín eta La celda sin noche.

Edizio honetako gaia FAKE izango da, ardatz horren inguruan garatuko da hein handi batean 2023ko programazioa. 28 konpainien, 28 ikuskizun eta 44 emanaldi izango dira Donostiako hainbat antzeztokitan. 

Chiapussok azpimarratu du aurten apustu berezi bat egin dutela obrak Europa mailan oihartzuna izan dezaten. Horrexegatik, hizkuntzarik gabeko ikuskizunak egongo dira, bereziki, dantzarenak. Gainera, aurten, jauzi internazionala ematearren, aplikazio bat garatu dute mobilean ingeleseko azpitituluak irakurri ahal izateko.

Interesatuek sarrerak eskuragarri dituzte hemen.

10/03/2023