Gipuzkoa

Donostiako harrera sarea: "300 pertsona daude kalean lo egiten La Sirena Aterpetxea itxita dagoelako"

Manifestazio bat antolatu dute bihar 19:30ean udaletxearen aurrean aterpetxearen irekiera eskatzeko
Donostiako harrera sarea: "300 pertsona daude kalean lo egiten La Sirena Aterpetxea itxita dagoelako"
Escuchar
00:28

La Sirena aterpetxea azarotik dago prest kalean bizi diren pertsonak hartatzeko. Aurten ez ditu turisten bisitak jasoko neguan zehar eta, horrenbestez, hutsik dago etxea ez duten pertsonek erabil dezaten. Baina, denbora honetan guztian ez ditu behin ere ateak ireki eta Donostian non lorik egin ez duten 300 pertsonek kalean igaro dituzte gauak.

Udalak adierazi du Euskalmetek kostan izotzaldiak iragartzerakoan irekiko duela lokala baina Donostiako Harrera Sareak irekieraren beharra aldarrikatu du eta hainbat eskaera udalari luzatu ondoren manifestazio bat antolatu dute biharko. Hala adierazi digu Gipuzkoako Kale Nagusian Garazi Montuschik, harrera sareko kideak.

"Manifestazio bat antolatu dugu bihar, osteguna, 19:30ean Udaletxearen aurrean, herrikide guztiak daude gonbidatuak eta gurekin batera ere izango dira kalean lo egiten duten pertsona batzuk".

Montuschik esan digu kalean dauden pertsona horien artean atzerritik etorritako gazte asko daudela, 18-30 urte bitartekoak. "Sareko boluntarioekin hitz egiten dutenean hotz handia dutela esaten digute, buzti egiten direla gauean eta, bitartean, La Sirena aterpetxea itxita eta hutsik dago".

"Guk eskatzen dugun gauza bakarra da irekita mantentzea azaro erditik martxoaren 31ra arte beti, beste herri eta hiri batzuetan gertatzen den bezala, egun, Euskalmetek eman behar du abisua, baina kriterioa oso anbiguoa da izan baitutugu zero azpiko tenperaturak eta ez delako ireki".

La Sirena irekitzen ez den bitartean, sareak mantak eta edredoiak biltzen ari dira, "hala ere, adabakiak besterik ez dira".

 

10/01/2024