Mundo

Donostiako Udalaren Koldo Mitxelena Literatura Lehiaketara lanak aurkezteko epea ostiralean bukatuko da

Donostiako Udalaren Koldo Mitxelena Literatura Lehiaketara lanak aurkezteko epea ostiralean bukatuko da.
Donostiako Udalaren Koldo Mitxelena Literatura Lehiaketara lanak aurkezteko epea ostiralean bukatuko da. / Utzitakoa

Actualizado hace 8 minutos

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak Koldo Mitxelena Literatura Lehiaketaren 36. aldia antolatu du 8 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteentzat, eta lanak bidaltzeko epea ostiralean amaituko da, otsailaren 14an. Sarien banaketa ekitaldia maiatzaren 14an izango da udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

Antolakuntzak jakinarazi duenez, adin taldeen araberako bost kategoria bereizi dira, Lehen Hezkuntzako bigarren ziklotik (8-10 urtetik) hasi eta Batxillergoa eta Lanbide Zikloraino (16-18 urte).

Sei arlotan parte har daiteke: komikia, web komikia, olerkia, ipuina, mikroipuina eta bertsoa

Sei arlotan parte har daiteke: komikia, web komikia, olerkia, ipuina, mikroipuina eta bertsoa. Lanak originalak eta bakarkakoak izango dira sail guztietan, eta parte hartzaile bakoitzak sari bakarra jaso ahal izango du.

Ana Malagon, Inazio Mujika eta Arantxa Urretabizkaia idazleak, Iñaki Martiarena 'Mattin' komikigilea eta Beñat Gaztelumendi bertsolaria izango dira epaimahaikideak.

Lehiaketaren aurreko ediziora 1.273 lan aurkeztu ziren eta 23 saritu ziren; gainera, beste 21 lanek aipamen berezia jaso zuten, sarituak ez izan arren. Irabazle guztiek kulturarekin zerikusia zuten produktuak jaso zituzten eta aurten ere mota honetako sariak irabaziko dituzte.

Lehiaketaren helburua euskararen erabilera eta sormena ikasleen artean sustatzea da

Lehiaketaren helburua euskararen erabilera eta sormena ikasleen artean sustatzea da, eta "bete egin da hein handi batean, saritutako zenbaitek euskarazko sormen lanetan murgilduta jarraitzen baitute gaur egun".

2025-02-12T15:05:22+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo