Bizkaia

Durangoko Udalak HAPOaren aurrerapen dokumentua martxan jarri du

Planak lurraldearen udal mailako erabilerak antolatzeko eta diseinatzeko aukera ematen du
Durangoko Udalak HAPOaren aurrepapen dokumentua martxan jarri du

Durangoko Udala Hiri Antolamenduko Plan Orokor berria (HAPO) lantzen ari da. Plan honen barnean udal mailako gaiak lantzeko eta proposatzeko helburua landuko da eta, dokumentu hau bukatuz ezkero, irailaren 30an jendaurrean jartzea erabaki du udalak.

Plana egiteko mugarrietako bat Aurrerapen dokumentua izan ohi da, HAPOa idazteko irizpide, helburu, alternatiba eta proposamen orokor orientagarriak zehazten dituen dokumentua.

Hainbat hilabetetako lan teknikoaren baitan, partaidetza prozesu zabala egin da abiapuntuko irizpideak zehaztu eta hobetzeko. Orain, berriz, Durangoko Udalak dagoeneko argitaratu du HAPOren Aurrerapena. Bestalde, eta durangarren iritzi zein ikuspuntuak gehitzen jarraitzeko asmoz, Udalak, ekainaren 30eko 2022/1798 Dekretuaren bidez, Aurrerapen dokumentua irailaren 30era arte jendaurrean jartzea erabaki du, eta epe horretan iradokizunak eta alternatibak aurkeztu ahal izango dira.

Bestalde, astearte honetan, uztailaren 12an, Udalak Aurrerapenaren aurkezpen publikoa egingo du. Hitzaldia udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan eskainiko da 18:30etan.

EPEA ZABALIK

Dokumentua udal webgunean dago eskuragarri, eta Udalaren Bulego Teknikoan fisikoki ikusgai egongo da astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara.

Bestalde, erredakzio-taldearen argibideak jaso ahalko dira presentzialki:

· Aurrez aurrekoa nahi izanez gero: txanda hartuta

· Argibideak eta kontsultak e postaz

Iradokizunak aurkezteko epea irailaren 30a arte dago zabalik. Iradokizunak egoitza elektronikoan egin behar dira tramite hau erabilita: “Iradokizunak HAPOaren Aurrerapen dokumentuari.

12/07/2022