Buscar
Gipuzkoa

Ebaluazio amaierarako autobusa izatea espero dute EHUko Leioako ikasle eta irakasleek

Donostia-Leioa Unibertsitate Garraio Elkartea sortzen ari dira autobus zerbitzuak kontratatzen hasteko
Un grupo de universitarios camina por el Campus de Leioa de la Universidad del País Vasco (UPV/EHU). | FOTO: OSKAR M. BERNAL
Ebaluazio amaierarako autobusa izatea espero dute EHUko Leioako ikasle eta irakasleek
Escuchar
01:13

1983an sortu zuten medikuntzako ikasle batzuk Donostia eta Leioako EHUko Canpusa lotzeko autobusa: Bidai Txungo izena jaso zuen eta 30 urtez konektatu ditu Gipuzkoako herri eta hiriak unibertsitatearekin. Hala izan zen 2020. urtera arte, hots, Covid-19ko pandemiara arte.

Pandemiarekin gazteak etxetik ikasten hasi ziren kurtso horretan eta normaltasuna berreskuratu den arren, orduan bertan behera geratu zen autobus zerbitzua ez da itzuli. Onda Vascako Gipuzkoako Kale Nagusian Maite Arroitarekin hitz egin dugu, bera EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaslea da eta autobus zerbitzua berreskuratzeko lanean ari da.

Arroitak kontatu digu orain arte bi aukera daudela, "batzuk kotxea partekatzen dute eta beste batzuk autobusez joaten dira Bilbora eta gero, beste autobus bat hartzen dute Leioako Canpusera". Autobusa hartzen dutenen kasuan "lau orduko ibilbidea egiten dute joan etorri bakoitzean". 

Egoera hori izanda, beste ikasle eta irakasle batzuk sortu dute aurten plataforma autobus zerbitzu bat martxan jartzeko. "Lehengo urratsa EHUko mugikortasun sailarekin harremanetan jartzea izan zen eta haiek lagundu digute Gipuzkoako Foru Aldundiarekin negoziaketak egiten". Helburu nagusia zerbitzu publiko bat sortzea da, lurraldebuseko zerbitzu bat, alegia "baina aldundiak esan digu hori ez dela egingo, hitzarmena dagoela 2025era arte eta, ordura arte behintzat, ez dela autobus-linearik sortuko". Hala ere, Alundiak proposamen bat luzatu die ikasle eta irakasleei: irabazi-asmorik gabeko elkartea sortzea autobus zerbitzu bat kontatatu dezaten eta erakundeak berak ziurtatu du horren finantzaketan lagunduko duela.

"Momentu honetan elkartearen eraketa aktaren onarpenaren zain gaude eta bitartean inkestak pasa ditugu ikasleen artean jakiteko zenbat pertsonek erabiliko duten autobusa, momentuz jaso ditugun erantzunen arabera bi edo hiru izango dira". Nolanahi ere, kudeaketa horiek ez dira errazak izaten ari, Arroitiak zihoen ordutegia zehazteko zailtasunak izaten ari zirela eta Aldundiren finantzaketaren gaineko kexuak ere egon direla,

"Gipuzkoako Foru Aldundiak esan digu bost euro ordainduko dituela bidai bakoitzeko, hau da, joan eta etorria 10 euro, baina baldintzak daude eta elkarteko kide bakoitzak hilabetean 200 euroko inbertsioa egin behako dugu". Jenderi gehiegi iruditzen zaio baina Arroitiak adierazi digu ulergarria dela konpromiso eskaera hori "inoiz ez baitute egin halako ekintzarik".

Nahiz eta zailtasunak egon, Arroitiak itxaropentsu dagoela dio eta esan du ebaluazio amaierarako autobusa izatea espero dutela zerbitzuaren antolatzaileek.

 

2023-12-14T13:57:08+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo