Cultura

Egin Euskal Herria popero berriz ere

Azken argitalpenek belarrira ekartzen dutenoiz joan ez zen euskal popa
'Lindys Delicatessen', Broadway kinielen erdigune.
'Lindys Delicatessen', Broadway kinielen erdigune. / Mikel Izarre

Alex Sarduik zikindutako Gatiburen ibilbide oparoaren agurra mugarritzat hartuta, eta azken urteetako estilo zabalera ikusita, rockak aspaldi galdu zuen hegemonia gurean, eta zer esanik ez nazioartean. Euskal eszenan erreferente izan diren taldeak desagertu edo itzaltzen ari diren honetan, estilo berri asko sartu dira: trapa, elektronika, reggaetoia... eta popak ere beti mantendu du bere tokia. Urte luzetan, rocka izan da gure herriko soinuaren oinarria, gure talde handien identitatearen ardatza. Baina, azkenaldian, bestelako joera musikalak gorpuzten ari dira. Eta orain, Amaia Montero La Oreja de Van Gogh-era itzuliko denaren inguruko zurrumurruek indarra hartzen ari diren honetan, ezin saihestu galdera: poparen aro berri bat hastear al dago Euskal Herrian?

Euskal Herria Amaia Monterok LODVGen berriz kantatuko balu

Euskal Herria Amaia Monterok LODVGen berriz kantatuko balu Cedidas

Rockaren hegemonia desblokeatu zuen Iruñea aldean hasitako trap eztandak, dudarik gabe. Horrek ahalbidetu zuen estiloekiko irekiera, eta geroztik harri bitxiak besterik ez dira bazter guztietan, perretxikoak legez. Tatxersek aspaldi utzi zuen rock eta oi! arrastoa atzean, eta Ezpatei distira bigarren lan luzean melodiak eta ahots abesgarriak besarkatu dituzte. Aldi berean, Borla talde berria, Tatxerseko Martin Ziriza, Blessureko Timeo eta Comic Sanseko Anderrek sortua, argi utzi dute Musika Zuzenean saio bikainean egindako elkarrizketan “elkar-tzen dituen gauza bakarra popa” dela, eta baita maisuki erakutsi “Kordoba bidea” lehen lanean. Aspaldiko “Rock Radical Vasco” gaizki deitutakoan gutxietsitako gitarra garbi eta doinuak gogora ekarri dituzte.

Samurtasun erradikala

Noski, ez dira erantzule bakarrak eta joera hau atzetik dator. Zetaken aukera, garbia da. Txopetek autotunez jantzitako rockarekin (eta ez dira adibide bakarra, Katu taldeak ere errekurtsoa balia-tzen baitu) apustu estetiko argia egin du, jakinmin handia piztuz. Gipuzkoa aldean, Bulego dago aspaldi indi eta pop doinuetatik urbil dagoen proposamena luzatzen, eta Skakeitanen eta Belakon ibilitako kideek sortu duten Marte Lasarte proiektua, sailkaezina dirudien arren, (rapa ez, baina bai errimak, elektronika ere ez, baina bai sinte dantzagarriak...) asko du poparen joera globaletatik. Eta zer esanik ez Olatz Salvadorren lan berriari buruz, rockaren betiko soinuetatik aldenduz, Izarok eta beste bakarlari askok ere egin duten bezala. Ezin ahaztu, ordea Nakar talde-tzarraren lan berria: Epelkeriaren kontra, kritikatik, distantziakidetasunaren aurka eta zainketen alde egindako aldarrikapen politikoen bilduma. Izan ere, rockak hegemonizatutako kulturan, ez ahal da iraultzaileagoa haiek planteatutako “samurtasun erradikala?”

Poparen ustezko itzulera honetan hainbat faktorek dute eragina. Lehenik eta behin, traparen masifikazioak aldaketa ekarri du: artista askok generoa agortuta ikusi dute, nabarmentzea geroz eta zailago bilakatuz, eta horrek hainbatek beste genero popularretara ihes egitera bultzatu ditu, hala nola cumbiara, reggaetonera edo korridoetara. Nazioartean C. Tanganak trapetik aldenduz pop eta bolero erritmora jo du. Euskal Herrian Chill Mafiaren kasua argia da: bandandu geroko La Txama korrido taldea eta agindutako proiektu berriak poparen eremuetara gerturatzen ari dira.Bigarrenik, poparen betiko “retromania” aipatzekoa da. Nazioartean adibidez, Dua Lipak funk kutsuarekin flirtea-tzen du, eta Alvilda talde frantsesak ere popera egin du azken singlean, punk zigilu batekin lan egin arren (La Vida es un Mus). Euskal Herrian, Getxo Sound eta Donosti Soundekiko nostalgia agerikoa da, baita aurretik aipatautako Hertzainak eta Itoizen soinuen eraginak ere. Bestalde, noise popa ahaztu gabe, Beti Mugan bezalako taldeen aldarrikapenak poparen eboluzio argia irudikatu dute.

Rockzentrismoa eta Lindy efektua Euskal Herriko “rockzentrismoan” askotan rocka dugu ardatz, poparen iraunkortasuna gutxietsiz. Hala ere, pop musika da Lindy efektua gainditu duen genero bakarra. Albert Goldman kazetariak sortu zuen kontzeptua, Broadwayko Lindy’s Delicatessen jatetxeko mahai-inguruetan oinarrituta, non antzerkilariek eztabaidatzen zuten zenbat denbora iraungo zuten obrek. Haien ustez, antzezlan batek zenbat eta gehiago iraun, orduan eta aukera handiagoa zuen etorkizunean ere irauteko. Lindy efektuak hori dio: zerbaitek zenbat eta gehiago iraun, orduan eta iraupen gehiago izango du. Musikaren kasuan, jazza edo rocka bezalako generoek gorabeherak izan dituzte, baina popak beti aurkitu du berrasma-tzeko modua, melodia erraz eta egokorren bidez joerak xurgatuz eta publiko zabala erakarriz.

Azken finean, pop musika, berez, eskuragarritasun eta entretenimenduaren ikur da, baina horrek ez dio ukatzen sakontasun artistiko eta kulturalik. Adornok masa-kultura bezala ikusten zuen, kontsumismoaren balioak hedatzen dituena, baina Hebdigek, adibidez azpimarratu zuen poparen barruan erresistentzia eta subkultura mezuak gorde daitezkeela. Melodia atsegina eta arrakasta komertziala ardatz izanik, popak garaiko gizartearen ispilu izan nahi du, askotan aurreikuspenen aurkako erreakzio estetiko gisa. Beraz, popa estilo estetiko batetik haratago, modu askotan definitu daitekeenez, gurean herrikoi bai eta fresko zein itsaskor datozen soinuen arrakasta disfrutatu dezagun.

2024-10-23T22:18:10+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo