Pandemiak Azpeitiako San Sebastian eguneko ospakizuna bertan behera utzi zuen, baina horrek ez zuen azpeitiarren espiritua mugatu eta txikienen Danborrada 2023rako utzi beharrean, martxoaren 13an ospatzeko hautua hartu zuten.
Gipuzkoako Kale Nagusian Aitor Córdobarekin hitz egin dugu, bera Iraurgi Ikastetxeko zuzendaria da eta harrotasunez eta zirraraz hitz egin zigun gaur ospatuko den Danborradari buruz.
Bai ikastetxeek, bai herriko elkarteek eta baita Azpitiko udalak ere argi eduki zuten haurren danborrada 2022an ospatuko zela, hortaz urtarriletik jaiarako prestatzen aritu dira ikasleak. Alde batetik arropak prestatzen, bestetik entseguekin eta Iraurgiren kasuan, karroza ere atontzen.
Iraurgi Ikastetxeko 150 haurrak Azpeitiko Ikastola Ikasberri, Karmelo Etxegarai Ikastola, Itsasi dantza taldea, Juan Antxieta Musika Eskolako haurrei batuko dira eguerdiko 12:30etan Azpetiko alde zaharretik desfilatuko dute eta udaletxearen aurrean bukatuko dute.