Gipuzkoa

Egunik koloretsuena Oarsoaldean

Larunbatean desfileak eta kalejirak egon dira Errenteria, Lezo eta Pasaian
Oarsoirriak Kalejaiako batukada taldea
Oarsoirriak Kalejaiako batukada taldea / Aitziber Muga

Larunbata Oarsoaldea eskualdeko inauterien egun handia izan zen. Festa eta koloreak nagusi izan ziren Errenteria, Lezo eta Pasaian.

Errenterian, Oarsoirriak

Errenterian, Oarsoirriak Kalejaia ibili zen goizean zehar herriko kaleetan Bizkor txarangararekin batera. Amaieran, Xanti eta Maialen erraldoiekin eta buruhandiekin argazki erraldoia atera zuten. Ondoren herri-bazkariaz gozatzeko aukera egon zen Merkatuzarren.

Arratsaldean ere zer gozatuaz egon zen: jolas interaktiboak eta jumping, Deiadar txaranga, karaokea, Mariatxi kalejira eta musika taldeen photocalla, besteak beste.

Igandeko desfilea

Igandean Errenterian, 11.00etatik 15.00etara konpartsen desfile erraldoia izango da hamaika talderekin. Errioxa biribilgunetik atera eta Tulle, Maria de Lezo, Xenpelar, Biteri, Alabergako biribilgunea, Nafarroa hiribidea, Galizia biribilgunea, Nafarroa hiribidea eta Zumarditik igaro ondoren Matxain biribilgunean amaituko dute ibilaldia.

Horiek horrela, kotxea hartu behar dutenek herriko saihesbidetik ibiltzea gomendatu dute.

Inauteriak Oarsoaldea NTM

Lezoko zirkoa

Larunbata ere egun berezia izan zen Lezon. Lehen aldiz herria gai batekin apaintzea erabaki zuten. Zirkoa izan da aukeratutako gaia eta arratsaldean desfilea irten zen San Pedro auzotik plazaraino.

Pasaia

Pasai Donibanen ere, herritar guztiek bat egin zuten Belle Epoque gaiarekin eta batez ere kabaret dantzariak ibili ziren kaleetatik, mafiako kideak, erraketistak eta New Yorken etxe-orratzak eraiki zituzten langileekin batera.

Antxon kuadrillek karroza desfilea egin zuten goizean Photocallean argazkiak atera ondoren.

San Pedron ere desfilean ibili ziren goizean eta ondoren plazan elkartu ziren herri bazkarirako.

2025-03-02T18:34:03+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo