Baltistan Pakistanen muga dago. Gune gatazkatsua da eta bertan bizi direnek, bereziki emakumeek, zailtasunak dituzte garatzeko. Felix Iñurrategiren elkartearen bitartez ezagutu zuen Arrasateko familia batek Baltistan eta lehenego bisita eta gero Aintzane Gardoki, familiako amak, etxekoei proposatu zien bertara itzultzea, baina oraingoan proiektu batekin.
Aintzaneren semeak IKT eta ingelesezko klaseak ematen hasi ziren Hushé araneko herrietan, haren senarrak kooperatiben funtsionamendua esplikatu zien herrietan ezartzeko aukera izateko eta Aintzane bera herrietako emakumeekin lanean hasi zen Ternuaren proiektu bati esker. Horren bitartez markarako artilezko txanoak egiten irakatsi zien emakumeei eta klase horiek arnasgune bilakatu ziren matxismo handia pairatzen duten neska horientat.
Gipuzkoako Kale Nagusian proiektuaren nondik norakoak ezagutu ditugu Aintzane Gardoki eta haren semenaren, Antton Galarzaren eskutik.