Buscar
Gipuzkoa

Eitzako ibarbidea urbanizatuko dute

Zumarragako Udalak Aldundiaren eskutik egingo duen obra honetan erreka aire librera aterako dute
Eitzako ibarbidea. | ARGAZKIA: A.Z.
Eitzako ibarbidea. | ARGAZKIA: A.Z.

Zumarragako Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hi-tzarmen bat sinatuko du, Eitzako ibarbidea urbanizatzeko. Duela urte ba-tzuk parke bat egin zuten eta orain erreka aire librera aterako dute. Obra bi fasetan egingo da. Lehenengoan lur mugimendua egingo da. Aurrekontua 500.000 eurokoa izango da. Bigarrenean urbanizazio lana egingo da. Aurrekontua 300.000 eurokoa izango da. Helburua erabiltzen ez den toki bat erabiltzea da. Obra 2023an eta 2024an zehar egingo da. PSE-EE, EAJ eta Elkarrekin Zumarragak alde bozkatu dute eta EH Bilduk absten-tzioa eman du.

2023-02-27T08:18:03+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo