au azpiegitura dituzte ekintzaileek Debabarrenan euren proiektuak gara-tzeko: Izarra Centre Ermuan, Eibargunea enpresa-inkubagailua, Teknikerreko inkubategia eta, azkena, Debegesa garapen agentziaren eraikinean zabaldu berri duten ekintzaileentzako gune berria. Teknologiarekin lotutako enpresa sortu berriak aurrera eramateko espazioa da.
Debegesa garapen agentziak hartu du kudeatu eta dinamizatzeko ardura, Eibarko Udalarekin izenpetutako hitzarmen bati esker eta helburua da eskualdean ekintzailetzari laguntzeko zerbitzua indartzea, Debabarreneko ekintzaileei lanerako guneak partekatzeko aukera eskainiz.
Esan bezala, ez da ekintzaileek eskura duten azpiegitura bakarra eskualdean eta modu koordinatuta eta lankidetzan lan egiten du eskualdean dauden gainerako azpiegitura eta baliabideekin.
Inauguratu berri den Eibarko inkubagailuak babesa emango dio Basque Precision Technology District Eskualdeko Estrategiari lotutako industria-arloko proiektuak eta jarduerak garatzeari. Bost bulego ditu eta lankidetza gune ireki bat, inguruko industriaren erronka berriei erantzuteko, bai eta barne-ekintzailetzako proiektuei laguntzeko ere. Gainera, bilerak egiteko tokiak eta office bat ere prestatu da. Oraindik hutsik daude bulegoak eta Debegesa garapen agentziatik ekintzaileak animatu dituzte pausoa eman eta euren ideiak bertan garatzera.
Jon Iraola Eibarko alkatearen hitzetan, ekin-tzailetza, ikerketa eta enpresa-garapena bultzatzeko Udalak egin duen apustu garbia da: "Herritarrek egitasmo berriak sortu nahi dituzte, baina, batzuetan, baliabide ekonomikorik edo espaziorik ez edukitzea eragozpen erabakigarria da proiektu horiek gauzatzeko orduan. Hori dela eta, azpiegitura berri honek indartu egingo du Eibarrek xede horretarako dituen espazioen aukera".
Proiektu honetarako, kostu osotik (250.000 euro) Eibarko Udalak 220.000 euro inguru inbertitu ditu, hau da, proiektuaren kostu osoaren %90eko udal inbertsioa izan da. Bestalde, bai Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Debabarreneko Ekonomia Garapenerako Elkarteak 15.000 euro inguru jarri dituzte, hurrenez hurren.
Debegesa arduratuko da aurrerantzean inkubagailu berria kudeatzeaz eta dinamiza-tzeaz, eta aholkularitza eta laguntza pertsonalizatua eskainiko die industria-sektorean negozio-ideia bat duten pertsonei.
Tekniker-eko inkubategia handituko da
Eibarko Udalak eta Tekniker Fundazioak akordioa sinatu berri dute eta fundazioak diru laguntza bat jasoko du. Helburua da Erisoro industriagunean kokatzen den zentro teknologikoko enpresen inkubategia handi-tzea. Eibarko Udalak 200.000 euroko ekarpena egingo du proiektua gauzatu ahal izateko.
Izenpetu duten akordioaren arabera, diru laguntza hori lau espazio berri eta bi laborategi sortu eta martxan jartzera bideratuko da. Modu honetara, arlo teknologikoko enpresentzat zerbitzu berri bat izan dezaten ahalbidetuko da, eta hastapenetan baldintza ekonomiko onak eskainiko dira.
Gaur egun ondoko enpresak daude Tekniker-eko inkubategian: Iten It&ot Solutions Sl, WELLK Software Solutións, S.L, ScrapAd, ATTEN2 eta LEUNTEK. Horrela, inbertsio berri honekin sortuko diren bi laborategietan bere jarduna garatuko dute ATTEN2 eta LEUNTEK enpresek. Espazio berriak betetzen joango dira zabalpen honen zain dauden beste egitasmo batzuekin.
Proiektu hauek guztiek helburu dute ekin-tzailetasuna "erakargarri" egitea. Proiektu osagarriak dira, empresa berriak sortzea xede dutena, eta eskualdean dauden gainerako azpiegitura eta bitartekoekin modu koordinatuak eta elkarlanean kudeatzen ari dira.