Buscar
Gipuzkoa

‘Elbira’ dokumentala ikusgai izango da Lazkaon, hilaren 15ean

Doan proiektatuko da Elbira ZIpitriaren bizitzaren inguruko lana Areria Aretoan, 20.00etan
Elbira Zipitria, hezitzaile eta euskaltzalea. | ARGAZKIA: SABINO ARANA FUNDAZIOA
Elbira Zipitria, hezitzaile eta euskaltzalea. | ARGAZKIA: SABINO ARANA FUNDAZIOA

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Baleuko ekoiztetxeak sortutako Elbira dokumentala Lazkaora iritsiko da datorren otsailaren 15ean. Areria Aretoan ikusgai izango da Elbira Zipitriaren bizitzako gertakizunetan sakontzen duen fikziozko dokumentala. Gainera, Zipitriak Euskal Herriari egindako ekarpenak azaltzen ditu ikus-en-tzunezkoak.

Iban Gonzalezek zuzendutako lana da Elbira, eta hezitzailea eta euskaltzalearen heriotzaren 40. urteurrenean sortu da.

Vídeo: Documental de ficción sobre Elbira Zipitria

Vídeo: Documental de ficción sobre Elbira Zipitria N.G.

Zipitria gertutik ezagutu zuten pertsonak eta adituak dira protagonista nagusi, haren narratzaile eta funtsezko informazio iturri. Hain zuzen ere Mari Karmen Mitxelena, andereñoa, Orixe ikastolako sortzailea eta Elbira Zipitriaren laguna; Kontxita Beitia, andereñoa, Zurriola ikastolako sortzailea eta laguna; Mari Karmen Garmendia, andereñoa eta Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu ohia; Ana Urkiza, Eusko Ikaskuntzako lehendakaria; eta Iñigo Garaialde eta Koro Zumalabe, ikasle ohiak.

Elbira Zipitria andereñoa, Donostiako lehen ikastolen sustatzaileetako bat izan zen. Gerra aurreko belaunaldien eta gerraosteko euskal irakaskuntzaren arteko zubi lana egin zuen.

Dokumentala doan proiektatuko da Lazkaon, 20.00etan.

2023-02-06T07:54:04+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo