Bizkaia

Elexaldeko Andra Mari elizara bisita gidatuak astelehen honetan

Elexaldeko Andra Mari eliza

Galdakaoko Udalak iragarri duenez, datorren astelehenean, abuztuak 15, bi bisita gidatu egingo dira Elexaldeko Andra Mari elizara. Horietako bat euskaraz izango da, 10: 30ean, eta bestea gaztelaniaz, 11: 30ean. Bisitak doakoak izango diren arren, bertaratu nahi duenak aldez aurretik hitzordua eskatuta erreserbatu beharko du bere plaza.

Eliza hau Galdakaoko altxorrik handienetako bat da; Bizkaiko erromanikoaren eraikinik garrantzitsuena eta kultur ondasun izendatua. Datorren astelehenean, abuztuak 15, monumentu historikoaren ezaugarri nagusiak ikusi eta ezagutu ahal izango dira Jesus Muñiz historialari espezializatuaren eskutik. Andre Mariaren Jasokundearen eguna dela eta, bisita gidatuak egingo dira.

Bi bisita gidatu egingo dira Elexaldeko Andra Mari Elizara astelehenean; euskaraz bat, eta gaztelaniaz bestea. Horietan zehar, tenpluaren historia eta elementu garrantzitsuenen ezaugarri artistikoak ezagutaraziko dira, hala nola, hegoaldeko portada monumentala, erromanikotik gotikorako trantsiziokoa, titularraren irudi erromanikoa eta barrualdea apaintzen duten erretaulak.

Bisitak doakoak izango dira eta ordubete inguruko iraupena izango dute. 10:30ean hasiko da euskarazkoa eta 11:30ean gaztelaniazkoa. Bertaratu ahal izateko, aldez aurretik hitzordua eskatu behar da, eta talde bakoitzak gehienez 30 parte hartzaile izango ditu. Bisitariak bost minutu arinago egon behar dira Elexaldeko elizaren arkupean.

Erreserbak egiteko:

  • Ostirala eguerdira arte: Torrezabal kultur etxean, 08:30etik 14:00etara. Presentzialki edo telefonoz (94 457 12 82) egin daitezke izen emateak.
  • Ostiral eguerditik aurrera: telefonoz deituta (655 74 91 29).
12/08/2022