Mende erdia bete du aurten Elhuyarrek eta, hori dela eta, 400 lagunetik gora elkartu dira ostegun honetan Donostiako Kursaalean, urteurren hau ospatzeko antolatu den ekitaldi nagusian.
Arratsaldeko zazpietan eman zaio hasiera festari. Elhuyarrekin zerikusia duten gaiak jorratu dituzten elkarrizketak izan dira, baita kulturako arlo ezberdinetako ikuskizunak ere: Maialen Arzallus bertsotan aritu da, Janus Lester taldearen musika entzun ahal izan da, Kimuak taldeak dantza egiteko aukera izan du eta Antton Telleriaren umorea ere lekuko izan da, besteak beste.
2022an zehar betetako 50 urteak hainbat modutan ospatu ditu fundazioak, Elhuyar, 50 urte aurrerago lelopean. Ostegun honetako festak, beraz, amaiera bikaina eman dio urrezko ezteiei.