Buscar
Araba

Elikagaien erosketak errazteko hitzarmena

Oinarrizko produktuak erostera bideratutako txartelak emateko elkarlanerako akordioa berritu dute
Emakume bat supermerkatu batean. | ARGAZKIA: OSKAR GONZÁLEZ
Emakume bat supermerkatu batean. | ARGAZKIA: OSKAR GONZÁLEZ

Oinarrizko Estaldura Prestazioa jasotzeko eskubidea duten familiei elikadura eta higiene arloko oinarrizko gaiak erosteko aukera ematen dieten txartelak emateko elkarlanerako hitzarmena berritu dute Gasteizko Udalak eta Kutxabankek.

Hala, atzo Gasteizko Udaleko iturriek jakinarazi zutenez, aurten ere berritu dute hiriko pertsona behartsuenei oinarrizko elikagaiak ematen laguntzeko modua. Hain zuzen, azpimarratu zutenez, duela bost urte sortu zen lankidetza hori, euskarri normalizatuagoa izateko helburuarekin. Ildo horretatik jarraituz, azpimarratu zutenez, 2016an, finantza-erakundearekin elkarlanean, udaleko gizarte-zerbitzuek kendu egin zuten elikadurarako prestazioa (ez diruzkoa) jasotzen zuten familiak identifika-tzeko protokoloa, “eta egungo txartel ez-finantzarioen sistema ezarri zuten haren ordez. Euskarri normalizatzaileagoa izatea zen helburua, erabiltzaileak gizarte-lagun-tzen onuradun gisa identifikatuko ez zituena, hala, horien estigmatizazioa saihesteko”.

Txartelak

Nabarmentzekoa da gaur egungo txartel horiek txartel tradizionalen oso antzekoak direla, eta elikagaiak edo oinarrizko higiene-produktuak erosteko momentuan horrekin ordaintzeko ere erabil daitezkeela.

Bestalde, gaur egun 49 familiak dute txartela, baina, duela bost urte martxan jarri zutenetik, 4.300 pertsonak erabili dute. “Udalaren-tzat ez du igorpen-gasturik, eta hobetu egin du zaurgarritasun-egoeran dauden familien artean oinarrizko kontsumo-produktuak banatzeko prozesuaren kudeaketa”, erantsi zuten.

Azkenik, Gasteizko Udaletik atzo ondorioztatu zutenez, gizarte proiektu honetan, hasieratik, Kutxabank izan da irabazi asmorik gabeko proiektu honetan parte hartu duen finantza-erakunde bakarra, Arabako Lurralde Historikoarekin eta bertan garatzen diren gizarte-programekin duen konpromisoaren ildotik.

2022-10-22T06:07:04+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo