Buscar
Gipuzkoa

Elvis Presleyren doinuaz gozatu

Arratsaldeko 20:30ean izango da Dabadaba aretoan

Elvis Aaron Presley edo Rock and Rollaren Erregea ezizenarekin ezagutzen dena Mississippin jaio zen 1935eko urtarrilaren 8an eta 1977ko abuztuaren 16an zendu zen. Rock abeslari eta aktore honek izugarrizko eragina izan zuen mundi mailan, bai kulturan eta baita gizartean ere; historiako musikaririk garrantzitsuenetakotzat hartzen da Presley hainbat musikarirentzako inspirazioa izan zen eta guar egun haren izena eta doinuek gorputzak mugiarazten ditu.

Donostian, besteak beste, baditu zale asko eta horientzako eta musika gogoko duen edonorentzat aproposa den kontzertua prestatu du Club Elvis Spain, zehazki Iñigo Miguelek. Jaia Elvis and Friends izena du, lehenego edizioa da eta ohitura bilakatzeko intentzio guztiak ditu. Gaur arratsaldeko 20:30ean izango da Dabadaban eta 20 bat artista gipuzkoar entzuteko aukera izango da, Presleyren abestien bertsioak egingo dituzte The Wooden Hearts, Alex Haro eta Juanjo Erentxunen doinuekin batera. 

Hauek izango dira entzun ahalko diren artistak:

Noa VD
Sergio Iglesias "Mr Grey"
Lidia Insausti
Paco Flores
Estefanía Wulf
Goiko Gela
The Spolem Girls
Lide Hernando
Jon Lo
Ispirit
Pello Nerecan
Sara Escalante
Txema Marín
Xabi Manosucia
Maitane San José
Luis Bona Dea

Dabadabako kontzertuak eta gero festak Le Bukowskin jarraituko du, non misissippikoaren donuak entzuten jarraituko duten.

2023-06-16T11:52:53+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo