Gipuzkoa

Emakume trikitilari eta panderojoleen bila Elgoibarren ekimen euskaltzale eta feminista batean parte hartzeko

Martxoaren 11ko egitarauari hasiera emateko, emakumeen kalejira egingo da Kalegoen plazatik Herriko Antzokiraino eta 'Gure Mauriziak!' izeneko jaia egingo da ondoren.
Neskatoak panderoa jotzen Debako Urte Berriko azokan
Neskatoak panderoa jotzen Debako Urte Berriko azokan / Aitor Zabala

Actualizado hace 8 minutos

Herriko hainbat elkartek Elgoibarren jaio edo bizi diren emakume trikiti-jole eta pandero-joleak bilatzen ari dira ekimen berezi baterako.

“Elgoibartarra bazara edo bertan bizi bazara, trikitia edo panderoa ikasten aritu bazara eta ekimen feminista eta euskaltzale batean parte hartu nahi baduzu, animatu eta jarri gurekin harremanetan”, adierazi dute prentsa ohar batean.

'Gure Mauriziak!' jaia

Martxoaren 11n izango da hitzordua, 18.30ean Kalegoen plazan. Parte hartuko duten emakumeak bertan elkartuko dira, eta trikitia eta panderoa jotzen duten emakumeen kalejira egingo dute plazatik Herriko Antzokira.

Ondoren, Gure Mauriziak! jaia ospatuko da Herriko Antzokian.

Izen-ematea eta antolatzaileak

Parte hartu nahi dutenek elgoibarmusika@gmail.com korreora idatzi beharko dute edo, bestela, 628.929.055 (Imanol) telefonora deitu martxoaren 7a baino lehen.

Ekimena Elgoibarko Udalak, Inazio Bereziartua Musika Eskolak, Elgoibarko Izarra elkarteak, Ongarri zinema-klubak eta Badihardugu elkarteak antolatu dute.

2025-02-12T20:04:24+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo