Gipuzkoa

Emakumeak ahalduntzeko eskaintza oparoa prestatu dute Azpeitian

Jabetze Eskolan zein bestelako tailer eta saioetan aritzeko izena bihartik 30era bitartean eman ahalko da
Emakumeentzako eskaintza berria aurkezteko agerraldia. | ARGAZKIA: N.G.

Azpeitiko Udalak emakumeen ahalduntzerako eskaintza oparoa antolatu du 2022/2023 ikasturte berrirako Emakume Txokokoarekin elkarlanean.

Jabetze Eskolaren baitan lau ikastaro eskainiko dira abendua bitartean, betiere, “emakumeei beren burua eta bizitzaren jabe izateko tresnak eskaintzeko”.

Era berean, parte hartzerako, sentsibilizaziorako eta integraziorako beste lau ekintza ere izango dira urtea amaitu bitartean: Urriaren 5ean Chicas prepago laburmetraiaren emanaldia eta horren inguruko hitzaldia izango da; urriaren 12an Hego Ameriketako defentsoreekin izeneko eztabaida saioa egingo da; azaroaren 16an Andrea Momoito idazleak Lunática liburua aurkeztuko du eta abenduaren 14an loditasunaren inguruko hitzaldia eskainiko du Mijo Lizarburuk.

Horretaz gain, literatura feministako taldea eta emakumeen ahalduntzerako gaitasunak lantzeko proiektuak ere eskainiko dira.

Ikasturte berriko Jabetze Eskolako eskaintzan izena emateko epea bihartik hilaren 30era bitartean izango da zabalik. Beste ekintzetarako izen emateak irekita jarraituko du taldea osatu edo ekintza burutu bitartean. Izena eman edo informazio gehiago nahi duenak Emakume Txokora jo edo 688 151 000 telefono zenbakira dei dezake.

19/09/2022