Gipuzkoako talentuaren inguruan hausnartzeko helburuarekin sortu zuen Noticias de Gipuzkoa egunkariak GItalent. Jardunaldia, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera antolatu da eta, aurten, emakumearen talentua hautatu dute eztabaidagai.
Gipuzkoako Kale Nagusian Noticias de Gipuzkoako gerentearekin hitz egin dugu, Xabier del Valle de Lersundirekin, eta GItalent jardunaldiaren nondik norakoak zeintzuk diren adierazi dizkigu, gainera, lan munduan emakumeek dituzten erronkei buruz jardun du, hain zuzen ere, horri buruz hausnartuko dutelako hizlariek.
Silvia Garozek emango dio hasiera ekitaldiari eta Michelin enpresan berdintasun eta dibertsitate saileko zuendaritzatik parekidetasun arloan emandako aurrepausoei buruz hitz egingo du, ostera, Nerea Burutarenek, Ikerlaneko Pertsonen eta komunikazio zuzendariak, haren bizipenak eta erronkak zeintzuk diren adieraziko ditu. Bukatzeko, mahai inguru bat antolatuko da Gipuzkoako eragileekin batera.
Aurten, egunkarikoek berreskuratu dute aurrez-aurreko ekitaldia eta edukiera guztiz bete dute. Baina, interesatuek streaming bidez ikus dezakete jardunaldia goizeko hamarretatik aurrera noticiasdegipuzkoa.eus-en.