Cultura

Emozioak pizteko ikusmira

Gerra mintzagai duen Klera liburua argitaratu dute hainbat sortzailek: Besteak beste, Jon Maia, Leire Bilbao, June San Sebastian, Maite Larburu, David Bernues eta Kukai dantza taldeko kideak dira proiektuaren parte
Jon Maya Kukai Dantza taldearen zuzendaria izan da proiektuaren bultzatzailea, eta Leire Bilbaoren hitzek, June San Sebastianen ilustrazioeek eta Maite Larbururen musikak jantzi dute Klera liburua. / Cedidas

Helduen arteko liskarrak, bonbardaketak jasan dituzten haurrak, haien eskola suntsituarekin topo egin dutenak… Gerran hain ohikoak eta bortitzak diren irudiak biltzen ditu Klera (Elkar, 2024) liburuak, hau guztia ume baten ikusmiratik. Jon Maya Kukai Dantza taldearen zuzendaria izan da proiektuaren bultzatzailea, eta Leire Bilbaoren hitzek, June San Sebastianen ilustrazioeek eta Maite Larbururen musikak jantzi dute Klera liburua.

Egileek azaroaren 12an aurkeztu zuten liburua, Donostiako Viktoria Eugenia Antzokian. Jon Maya dan-tzariaren arabera, proiektuaren norabidea nolabait Kukai Dantza Taldeak finkatu zuen: “Kukairekin giza eskubideen gaia landu genuen aurreko urtean, Giza Eskubideen Deklarazioaren 75. urtemuga zela-eta”. Ideia horretatik abiatuz, Giza dantza ikuskizuna sortu zuten, artearen hizkuntzatik beste gai batzuei buruz hitz egiteko sentsibilizaio lan bat egin asmoz. “Beste gogoeta bat zen gure lana, askotan, zuzenekoa bezain iragankorra dela”, gehitu du Mayak. Bi ideia horien baturaren emaitza izan da Klera.

Liburua osatzeko lehenengo deia Leire Bilbaori egindakoa izan zela aipatu du dantzariak, gerra jada gai gisa finkatuta zegoenean. Erreferentzia anitz izan zituzten aipagai haien artean, eta berehala hasi zuen Bilbaok bere prozesua. Leire Bilbao idazleak haurrek ere bai gustuko duten literatura gisa definitu du haur literatura: “Liburu hau ez da haurrentzat bakarrik; eta gainera, begiekin, belarriekin eta zentzumenekin irakurtzeko liburu bat da”.

Idazleak heriotzarekin eduki daitekeen elkarrizketarekin lotu du Klera-ren istorioa: “Denok izan di-tzazkegu elkarrizketak heriotzarekin, baina gerra baten erdian harrapatuta dagoen ume batek beste elkarrizketa mota bat dauka”. Mayak azaldu duenez, gerra sufritzen duten milioika umeen istorioa ikustaraztea da liburuaren xedea; hau da, artearen edertasunetik sortzea, baina; era berean, gaia lantzeko testuinguruak zabaltzea, sentsibilizatzeko bidea irekitzea.

Mayaren aburuz, gerraren testuinguruan oinarritutako istorioa denez, liburuak emozio asko sorrarazten ditu irakurleengan. “Akuilu asko dituen argitalpen bat da; ikusi, en-tzun, irakurri eta ikutu egin daitekeen liburu bat da”, azaldu du dantzariak. Irakurketa kolektibo bat bultzatzen duela gaineratu du Kukai Dantza Taldearen zuzendariak: “Ahots goran esaterakoan askotan hunkidura handitu egiten da, sentimenduak azaleratu egiten ditu”.

Hainbat disziplinetako sortzaileen arteko emaitza da ‘Klera’ liburua. Elkar argitaretxeak plazaratu du. ELKAR

Heriotza, bizitzaren parte 

Emozioak pizteko giltza da gaiaren tratamenduaren nolakotasuna. Gerra beti da latza, baina laztasun horren barruan ere, beste geruza batzuetan, umeak bizitzen jarraitzen dute, beraien bizipenak izaten jarraitzen dituzte eta egoera latz horietan jolasten jarraitzen dute, kontua da ea nola egiten duten, azpimarratu du Mayak. Bilbaoren ustez, garrantzitsua da umeei heriotza bizitzaren parte dela azaltzea: ”Askotan begiak ixten dizkiogu heriotzari berez aurrez aurre begiratu behar geniokenean”.

Horrez gain, gerra urruti eduki arren, hedabideetan ikusi eta entzun egiten dela nabarmendu du idazleak; hori dela eta, fikzioak eta arteak hain gertu eta urrun egon daitezkeen pertsonen lekuan jartzeko eta sentitzeko tresna gisa balio duela hausnartuz.

Emozioak pizteko giltza da gaiaren tratamenduaren nolakotasuna. Gerra beti da latza, baina laztasun horren barruan ere, beste geruza batzuetan, umeek bizitzen jarrai-tzen dute, bizipen propioak eraiki-tzen jarraitzen dute; are, egoera latz horietan ere b ai jolasten jarraitzen dute. “Kontua da gerra egoeran hori nola egiten duten”, azpimarratu du Mayak. Bilbaoren ustez, aldiz, garrantzitsua da haurrei heriotza bizitzaren parte dela azaltzea: ”Askotan begiak ixten dizkiogu heriotzari berez aurrez aurre begiratu behar geniokenean”. Horrez gain, gerra urruti eduki arren, hedabideetan ikusi eta entzun egiten dela nabarmendu du idazleak. Beraz, hausnarketarako giltzarriak baditugu: fikzioak eta arteak hain gertu eta era berean hain urrun egon daitezkeen pertsonen lekuan jartzeko eta sentitzeko tresna gisa balio du.

Hitzez harago

Klerak kontatzen duen istorioan murgiltzeko, literaturaz gain, ilustrazioak, dantzak baita musika ere topatu daitezke. Obraren sortze prozesua “mailakatua” gisa definitu du dan-tzariak. Idazleak ideiak proposatzen hasi zen, ondoren, dantzariarekin batera liburua ilustratzeko arduraduna nor izan zitekeen pentsatuz, hautatua June San Sebastian izanda. “Junerekin aurretik egonda ginen arte eszenikoetan, orduan Leireren testua berari pasa-tzea erabaki genuen eta lehenengo zirriborroak planteatzen hasi zen”, oroitu du Mayak. Kukai Dantza Taldea hasieratik martxan zeudenez, Bilbaorekin batera ikusi zuten nor izan zitekeen idatzitako kontakizuna musikaren eta dantzaren aldetik islatzeko aproposenak, hor sartu zen Maite Larburu musikaria.

Idazleak liburuan parte hartu duten artista guztien piezetan emozio landua eta unibertsalaren presentzia igarri du; hain zuzen, dan-tzaren atzean dauden koloreetan emozioa ikusi daitekeela aipatu du. “Musikarekin berdin, Larburuk ahots propioa dauka eta libururako bereziki sortu ditu kantuak eta musikak; ilustrazioaren aldetik ere Junek lan oso polita eta egokia egin du”. Piezek bat egin arren, lengoaia artistikoen arteko harremana menpekoa dela ukatu du Bilbaok, ez baitira betelanak, “geruzak” baizik. Geruza guztien baturak osatzen du Klera-ren egitura.

Klera-n zuzenean murgiltzeko emanaldiak martxan dira dagoeneko: Abenduaren 4ean Oreretan, egin zuten emanaldia, eta atzo, aldiz, Durangoko Museoan. Aurkezpenetan, laztasunaren eta artearen edertasunaren artean murgilduko dira irakurleak gerra giroaren kontakizunari esker irakurketa propioa eginez. Bilbaoren esanetan, asmoa hori da: “Bakoitzaren galbahetik pasatzea eta bakoitzari bere modura eragitea”.

13/12/2024