Araba

Enkante bat Arabako elkarteentzat

Arabako elkarteen aldeko lehenengo enkante solidarioa antolatu du Vital Fundazioak
Enkantearen berri ematerakoan egindako aurkezpenaren irudia.

Aurtengo Gabonetan, Vital Fundazioak bere lehenengo Enkante Solidarioa antolatu du, non bere ondare artistikoko 27 obra enkantean jarriko diren. Arabako bederatzi erakundek jasoko dituzte irabaziak.

Hala, Vital Fundaziotik atzo zehaztu zutenez, Artea baino askoz gehiago da artea goiburupean, lurraldeko pertsonen bizitza hobetzeko diharduten Arabako bederatzi elkartek jasoko dituzte irabaziak: Elikagaien Bankua, Berakah, Caritas, Apdema, Asafes, Asasam, Autismo Araba, Atece eta Afaraba. Ekimen hori atzo aurkeztu zuen Fundazioetako lehendakari Jon Urrestik, bertan parte hartzen duten bederatzi elkarteetako hainbat ordezkarirekin batera. Era berean, bere ustez, ekimen horren bidez gizarte-bazterketari aurre egiten lagundu nahi da, baita horretan lan egiten duten pertsonei ikusgarritasuna eman ere.

“Ekimen honen bidez, hain geldoa den zerbait, artelan bat kasu honetan, gizarte-bazterkeriari, gaixotasunari eta desgaitasunari aurre egiten lagunduko duen tresna bizia bihurtu dadila nahi dugu, baita gure lurraldean arlo horretan lan egiten duten pertsonei ikusgarritasuna ematen lagunduko duen tresna ere. Horregatik diogu ‘artea baino askoz gehiago dela artea’. Horretarako, beren ekarpen txikiarekin kolektibo horiei lagundu nahi dieten arabar guztien elkartasuna dugu”, nabarmendu zuen presidenteak.

Bestalde, Arabako bederatzi elkarteetako bakoitzari hiru artelan esleitu zaizkio. Lan bakoitzak 200 eta 350 euro bitarteko irteera-prezioa du. “Hortik aurrera, eskaintzak egin daitezke, 25 euroko multiplotan. Artelanak eta xehetasun guztiak www.fundacionvital.eus webgunean ikus daitezke, egiletik hasi eta ezaugarri teknikoak, irteera-prezioa eta egungo prezioa. Halaber, enkantean jarriko diren 25 olio-pinturak eta eskultura biak Vital Fundazioa erakusketa-zentroan egongo dira ikusgai, eta bertatik ere eskaintza egin daiteke, QR kode baten bidez edo aretoko langileei laguntza eskatuta”, azpimarratu zuten.

Nabarmentzekoa da enkante solidarioan pertsona fisikoek, enpresek edo edozein motatako erakunde har dezaketela. Eskaintza egin ondoren, mezu elektroniko bat jasoko da eskaintza baieztatzeko, eta, nahi izanez gero, ondorengo eskaintza guztien berri emango da bide beretik, eskaintza igotzeko aukera izateko.

Ildo horretatik jarraituz, Vital Fundazioak egutegi bat ezarri du, erakusketa indarrean dagoen bitartean, bederatzi elkarteetako bakoitzari erakusketa-gunea uzteko, ekimena elkartekideekin parteka dezaten eta kolektibo bakoitzaren lana herritar guztiei hurbil diezaieten.

“Erremateko prezio bat ere egongo da (eskaintza egiten ari direnek baino ez dute jakingo zein den), hortaz, nahi den artelana zuzenean eskuratu daiteke finkatu den kopuru hori ordainduz gero, eskaintzan egiten ibili beharrik gabe”, esan eta gaineratu zuten: “Eskaintzak egiteko eguna amaituta (urtarrilaren 8a), Vital Fundazioak bermatuko du elkarte guztiek ekarpen bat jasoko dutela. Ekarpen hori, gutxienez, irteera-prezioa eta enkantean jarritako artelan bera izango da”.

Nahi dutenek dohaintzak ere egin ditzakete, nahiz eta eskaintza horretan parte hartu nahi ez eta obrarik erosi nahi ez izan, “enkante solidarioaren helburu nagusia elkarte horiek egiten duten gizarte ekintza handiari balioa ematea baita, laguntza ekonomikoa ematea eta euren lana ezagutaraztea baita”, Jon Urrestik adierazi zuenez.

BESTE GAI BATZUK

Berrikuntzak programazioan

Azoka. Azoka. Vital Fundazioak urtero antolatzen duen Gabonetako Merkatua Gabon-gauaren aurreko ostegunean egiten da eta berrikuntza erakargarriak dakartza oraingoan. Sei hamarkadako ibilbidearen ondoren, edizio honetan lehen aldiz ahozko kontalari batek animatutako uztartze-dastaketa saioak izango dira. Egunkari honek asteartean egindako edizioan azaldu zuenez, Uztartze-dastaketak 11:00etatik 13:45era izango dira, Memoriaren plaza berrian jarritako karpa batean, Espainia plazatik metro gutxira. Arabako Errioxako ardoak probatu ahal izango dira, baita lurraldeko bermuta, gaztak eta txokolateak ere. Lehenengo dastatzean (11:00etan), ardoa eta txokolatea uztartuko dira, bigarrenean (12:00etan) ardoa eta gazta eta azkenekoan (13:00etan) bermuta eta gazta. Horietako bakoitzak 25 lagunen-tzako lekua izango du.

16/12/2022