Araba

Eragiteko Janzten zikloaren bigarren saioa ospatuko da aste honetan

Asteartean ospatuko da, 18:30ean, Oihanederren
Saioaren kartela

Datorren asteko asteartean, otsailak 28, aurtengo Eragiteko Janzten zikloaren bigarren saioa ospatuko da arratsaldeko 18:30ean, Oihanederren.

Bigarren saio honetan, euskarak aisialdian duen egoera aztertu, baloratu eta eztabaidatuko da, bereziki Arabako haur eta gazteen artean (Haur eta gazteen aisialdi euskalduna: nola eraiki? da topaketa honen izenburua).

"Eskolak bakarrik ezin du, eta familia askok mugak dauzkate. Askok, gero eta gehiagok, barneratu dugun errealitatea da hori, nahiz eta, oraindik ez den uste guztiz orokortua. Baina, zer beste behar dute haur eta gazteek euskara hobeto ikasteaz gain, erabilerarako jauzia emateko? Sozializazioa omen da gakoetako bat, eta hori eraginkorra izango bada, eremu askean eta jarduera gustagarrien inguruan gertatu behar da, bizipen positiboak izan behar dituzte euskaraz. Haur eta gazteei

zuzendutako aisialdi eskaintza ugaria da Gasteizen, askotan ordainpekoa eta gutxitan euskarazkoa, nahiz eta hartzaile gehienak euskaldunak izan. Zer eragile eta ikuspegi mota dago eskaintza bakoitzaren atzean? Zer helburu, balore eta antolakuntza darabilte? Zer urrats eman daiteke aisialdi, besteak beste, euskaldunerantz?", honen gainean arituko dira astearte honetan. "Urkabustaizeko Lan eta Jolas, Gasteizko Euskharan elkarteak, Alaiki zerbitzu soziokulturalak eta

Kukulaisi federazioko kideekin partekatuko ditugu galderak eta erantzunak GEU elkarteko kideek dinamizatutako saioan", azaldu dute antolatzaileek.

GEU eta Lazarraga elkarteak, Alea aldizkaria eta Arabagara-Topagunea fedeazioaren arteko lankidetzaren emaitza da zikloa, eta antolatzaileok Gasteizko Udala, Vital fundazioa eta Laboral kutxaren ezinbesteko laguntza izan dute.

27/02/2023