Buscar
Araba

Eragiteko Janzten zikloaren hirugarren edizioa antolatu dute, asteartetik aurrera Oihanederren

Aurreko edizoetako lau eragileak elkarlanean aritu dira, berriz ere: GEU eta Lazarraga elkarteak, ALEA aldizkaria eta Arabagara-Topagunea federazioa
Lerro hauekin batera agertzen den irudian, Eragiteko Janzten zikloaren beste edizio bateko irudia. | UTZITA
Lerro hauekin batera agertzen den irudian, Eragiteko Janzten zikloaren beste edizio bateko irudia. | UTZITA

Eragiteko-Janzten zikloaren beste edizio bat da antolatu dute aurten ere, asteartetik aurrera eta, besteak beste, Araban euskara bultzatzen jarraitzea eta gaur egungo arazoak, etorkizuneko erronkak eta egungo erradiografia aztertzea ditu helburu.

Hala, eta ildo beretik jarraituz, hirugarren aldiz antolatu dute Eragiteko Janzten izeneko zikloa Gasteizko lau eragile euskaltzalek. Aurreko bi urteetan eskaini da zikloa, eta edizio horien harrera eta balorazio onetan oinarrituta egin dute aurtengoa, antolatzaileek baloratu baitute horiek bezalako informazioa saioek laguntzen dutela euskararen egoera ulertzen, hobetzeko aukerak baloratzen eta esperientziak zein proposamenak ezagutzen. Zikloaren formatuari dagokionez, aldaketekin dator aurtengo edizioa, saioaren lau zikloak aste santua bitartean eskainiko baitira, otsailaren 14tik aurrera, hamabostean behin. Saio guztiak astearteetan izango dira, 18:30ean hasita, Montehermoso kulturgunean. Ildo beretik, “saio bakoitza gai baten ingurukoa izango da, eta denen jomugak euskara, bere egoera eta biziberritzeko aukerak badira ere, hizlari edota dinamika ezberdinak proposatzen dituzte antolatzaileok. Hori bai, Gasteiz eta euskarak Gasteizen bizi duen egoera eta dituen aukerak izango dira, aurten ere, arretagune nagusiak: helduen euskalduntzea eta motibazioak, haur eta gazteen aisialdi euskalduna, ikasleen guraso elkarteen eragina auzoetan, eta euskara ingurune digitalean”, azaldu dute DIARIO DE NOTICIAS DE ÁLAVA egunkarian zikloaren antlatzaileak. Geu eta Lazarraga elkarteak, Alea aldizkaria eta Arabagara-Topagunea fedeazioaren arteko lankidetzaren emaitza da zikloa, eta antolatzaileok Gasteizko Udala, Vital fundazioa eta Laboral kutxaren laguntza izan dute. “Euskararen normalizazioa nahi dugun gasteiztarrok zenbait urte daramagu geure amets komunei buruz hausnartzeko eta elkarrengandik ikasteko elkartzen. Elkarketa horiek (in)formazio edota iritzi trukerako saioak izaten dira. Horrelako saioen segidari ziklo deitzen diogu, eta zikloari Eragiteko Janzten”, azaldu eta gaineratu dute: “Jakintza eta esperientzia handia dago gure artean, baina, zorionez, horrek ez du jakin mina apaldu, eta ziklo honen moduko aukerek ongi etorriak izaten segitzen dute. Zikloaren hirugarren edizioak orain arte jorratu ez diren lau arretagune proposatzen ditu: helduen euskalduntzea eta motibazioak, haur eta gazteen aisialdia, guraso elkarteen eragina eta ingurune digitala. Helburua, ordea, aurreko edizioetako bera da: gasteiztar euskaltzaleon informaziorako, hausnarketarako eta elkar aberasteko uneak eta guneak eskaintzea”.

Zikloaren lehen saioa asteartean hasiko da, 18:30ean, Montehermoso kulturunean. Helduen euskalduntzea Gasteizen: motibazio iturrien bilakaera izango da aukeratutako lehen gaia. Ruben Sanchez Bakaikoa idazleak eztabaidatu eta azalduko du gaia. Zerk bultzatzen du pertsona heldu bat asteko edo eguneko hainbat orduz euskara ikastera edo dakiena hobetzera? Berdinak al dira motibazio iturriak gaur egun eta duela 40 urte? Erantzun posibleak hainbat dira, eta “bakar bat ere ezin orokortzat hartu”. Izan ere, “egitekotan, motibazio anitzez hitz egin behar da, baina antza denez, aldatuz joan dira urteak joan urteak etorri. Motibazio afektibo eta pragmatikoez hitz egiten da, baina, zer da horietako bakoitza? zer dakarte, berez? Uztargarriak al dira? Gure ustez, honetaz ere hitz egin behar da. Izan ere, bestelakoekin gertatzen den bezala, gai honen inguruan dugun esperientzia eta jakintza partekatzea lagungarria izango da, askoren iritziz garrantzi handiko den euskara ikasle helduen motibazioak sustatu nahi direnean. Parteka ditzagun ikuspegiak eta esperientziak”. Hori da, hain zuzen ere, Eragin-Janzten zikloaren lehen topaketa honetan eztabaidatuko eta planteatuko dena.

Bigarren saioa hamabost egun geroago izango da Haur eta gazteen aisialdia euskalduna: nola eraiki? izenburupean. Saio hori otsailaren 28an, asteartea, 18:30ean, Montehermoso kulturunean izango da. “Eskolak bakarrik ezin du, eta familia askok, arrazoi ezberdinengatik, mugak dauzkate. Askok, gero eta gehiagok, barneratu dugun errealitatea da hori, nahiz eta, oraindik ez dagoen guztiz orokortua. Baina, zer beste behar dute haur eta gazteek euskara hobetoikasteaz gain, erabilerarako jauzia emateko?”. l

Xehetasunez

l Informazio orokorra. Hirugarren aldiz antolatu dute Eragiteko Janzten izeneko zikloa Gasteizko lau eragile euskaltzalek. Aurreko bi urteetan eskaini da zikloa, eta edizio horien harrera eta balorazio onetan oinarrituta egin dute aurtengoa, antolatzaileek baloratu baitute horiek bezalako informazioa saioek laguntzen dutela euskararen egoera ulertzen, hobetzeko aukerak baloratzen eta esperientziak zein proposamenak ezagutzen. Zikloaren formatuari dagokionez, aldaketekin dator aurtengo edizioa, saioaren lau zikloak aste santua bitartean eskainiko baitira, otsailaren 14tik aurrera, hamabostean behin. Saio guztiak astearteetan izango dira, 18:30ean hasita, Montehermoso kulturgunean.

l Lehen saioa. Zikloaren lehen saioa asteartean hasiko da, 18:30ean, Montehermoso kulturunean. Helduen euskalduntzea Gasteizen: motibazio iturrien bilakaera izango da aukeratutako lehen gaia. Ruben Sanchez Bakaikoa idazleak eztabaidatu eta azalduko du gaia. Zerk bultzatzen du pertsona heldu bat asteko edo eguneko hainbat orduz euskara ikastera edo dakiena hobetzera? Berdinak al dira motibazio iturriak gaur egun eta duela 40 urte? Erantzun posibleak hainbat dira, eta “bakar bat ere ezin orokortzat hartu”. Izan ere, “egitekotan, motibazio anitzez hitz egin behar da, baina antza denez, aldatuz joan dira urteak joan urteak etorri. Motibazio afektibo eta pragmatikoez hitz egiten da, baina, zer da horietako bakoitza? zer dakarte, berez?”.

2023-02-13T07:52:09+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo