Actualidad

Eraikuntzaren kostuak %0,4 igo dira EAEn otsailean hil artean eta %1,6 urte artean

Bloque de viviendas en construcción en Salburua.
Bloque de viviendas en construcción en Salburua. / Redacción DNA

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eraikuntzaren kostuen indizea %0,4 igo da otsailean aurreko hilaren aldean eta %1,6 aurreko urteko otsailaren aldean, Eustat euskal estatistika erakundearen datuen arabera.

Eraikingintzaren kostuak %0,3 eta ingeniaritza zibilarenak %0,5 gehitu dira otsailean uertarrilaren aldean, eta %1,6 eta %1,7 joan den urteko otsailarekin alderatuta, hurrenez hurren.

Orobat, urtarrilaren aldean, lehengaien kostuak %0,5 igo dira, eta eskulanarenak egonkor mantendu dira. Urte arteko datuei dagokienez, lehengaien kostuek %2,1 egin dute gora, eta eskulanarenek %0,4.

Lehengaien kostuak %0,5 igo dira hil artean eraikingintzaren sektorean eta %0,7 ingeniaritza zibilarenean, eta urte arteko bilakaeran, lehengaien kostuak %2,1 igo dira eraikingintzan zein ingeniaritza zibilean.

Azkenik, eraikuntzaren sektorean kontsumitu diren lehengai nagusien prezioek produktu metalikoen fabrikazioa, makinak eta ekipoak izan ezik (%4,6) eta material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa (%4,4) azpisektoreetan izan dituzte igoerarik handienak, eta koke lantegi eta petrolio findegietako lehengaietan jaitsiera handiena (-%8,8).

Bestalde, Eustaten arabera ere, Unibertsitatez kanpoko irakaskuntza arautuetan guztira 405.616 matrikula egin ziren 2023/24 ikasturtean Euskal AEn, aurreko ikasturteko kopuruaren oso antzekoa.

Hala ere, bilakaera desberdina izan zen hezkuntza-mailaren arabera. Lehen Hezkuntzan aurreko urtean baino 2.612 matrikula gutxiago egin ziren, hau da, % 2,1 gutxiago. Horrekin, bost urteko jaitsiera kateatu eta 10.000 ikasle inguru galdu ziren. Bestalde, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzak eta Lanbide Heziketak azken hogei urteetako matrikula-kopuru altuenak izan dituzte: 90.000 eta 46.000 inskripzio baino gehiago, hurrenez hurren.

Oro har, Araubide Bereziko Irakaskuntzek aldaketa handirik gabe jarraitu zuten, eta % 1,1eko igoera orokorra Kirolaren Irakaskuntzen errekuperazioaren ondorioz gertatu zen; 2022/23 ikasturtean galdutako 300 ikasle baino gehiago irabazita.

2025-03-30T13:56:03+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo
05:00 06:00