Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eraikuntzaren kostuen indizea %2,7 igo da urtarrilean aurreko hilaren aldean eta %1,9 joan den urteko urtarrilaren aldean, Eustat euskal estatistika erakundearen datuen arabera.
Eraikingintzaren kostuak %2,7 igo dira uretarrilean, eta ingeniaritza zibilarenak %2,4; iazko urtarrilaren aldean, berriz, prezioak %2,0 igo dira eraikingintzan eta %1,6 ingeniaritza zibilean.
Abenduaren aldean, lehengaien kostuak %3,5 eta eskulanarenak %0,4 igo dira urtarrilean, eta urte arteko bilakaerari dagokienez, lehengaien kostuek %2,5 eta eskulanarenek %0,4 egin dute gora
Era berean, abenduaren aldean, lehengaien kostuak %3,5 eta eskulanarenak %0,4 igo dira urtarrilean, eta urte arteko bilakaerari dagokienez, lehengaien kostuek %2,5 eta eskulanarenek %0,4 egin dute gora.
Lehengaien kostuak %3,6 igo dira urtarrilean hil artean eraikingintzaren sektorean, eta %3,1 ingeniaritza zibilarenean. Urte artean, berriz, eraikingintzaren lehengaien kostuak %2,6 eta ingeniaritza zibilarenak %2,0 gehitu dira.
Eraikuntzaren sektorean kontsumitu diren lehengai nagusien prezioek material eta ekipo elektrikoaren fabrikazioa (%5,0) eta metalezko produktuen fabrikazioa (%4,6)
Azkenik, eraikuntzaren sektorean kontsumitu diren lehengai nagusien prezioek material eta ekipo elektrikoaren fabrikazioa (%5,0) eta metalezko produktuen fabrikazioa (%4,6) azpisektoreetan izan dituzte igoerarik handienak, eta kokeriak eta petrolioa fintzean (-%2,8) eta produktu mineral ez-metalikoen fabrikazioan (-%2,5) jaitsierarik handienak.