21 Zabalguneak bihar erabakiko du hirigintzako sozietatea Gasteizko erdiguneko etxadietan jarduera-aukerak jasotzen dituen ikerlana lizitaziora ateratzeko proposamenaren inguruan. Ikerlana egiteko aurrekontua 80.000 eurokoa da, eta gauzatzeko epea 18 artekoa. "Kontratuaren helburua da XIX. mendeko Zabalguneak etxadietan jarduerak egiteko aukerak teknikoki eta ekonomikoki identifikatu, zehaztu eta ebaluatuko lituzkeen azterlana prestatzea bi helbururekin: bizitegi-eraikinen deskarbonizazioa bultzatzea eta uharte-patio gisa ezagutzen diren barneko espazioak leheneratzea", azaldu du gaur Gasteizko Udalak.
"Neurri honekin, Gasteizko Ensanche XIX Zabalgunea elkartearekin jarduteko eta lankidetza eskaintzeko proposamenei erantzuna eman nahi diegu Auzo mailako Lankidetzarako Plan Estrategikoaren bidez. Hala, energia mailako birgaitzea eta XIX. Zabalguneko bizitoki-eraikinetako irisgarritasunaren hobekuntza bultzatu nahi ditugu, Gasteizko Hiri Antolamenduaren Plan Nagusi berria hasierakoz onartu ostean (plan horren bidez, gaur egun antolamendutik kanpo dauden 250 eraikin ingurutan birgaitze-lanak egin ahal izango dira)", esan eta gaineratu du Gasteizko alkatea den Gorka Urtaranek: "Gainera, auzoko etxadi barruko espazioek (uharte-patioak) duten balioari garrantzia eman nahi diogu, baldintza estetiko eta bertan egoteko baldintza hobeak emanez honako hauek helburu dituzten proiektuen bidez: berdatze-proiektuak, biodibertsitatea hobetzea eta klima-aldaketara egokitzea", ondorioztatu du alkateak.